Klasea: Insecta
-
Papilio machaon
Euskal Herriko eta Europako tximeletarik ezagunenetarikoa eta ederrenetarikoa duen lepidopteroa da makaona. Beldarrak ere itxura deigarria duen arren, tximeletak parekorik ez duela esan daiteke. Larba mihiluaren eta azenarioaren hostoez elikatzen da, besteak beste. Ingelesezko izenak kontrakoa dioen arren, espeziearen banaketa ez dago Europara mugatua, eta Afrikan, Asian eta Amerikan ere bizi da.
-
Parnassius apollo
Mendi-inguruetako tximeleta enblematioenetariko bat da Apolo tximeleta. 800 metrotik gorako altueran bizi ohi da, eta Europako mendigune gehienetan aurki daiteke. Habitat Arteztarauaren (CEE/92/43) IV. eranskinean aipatzen da, eta babes hertsia behar duten interes komunitarioko espezietzat jotzen denez, babestu beharreko espeziea da. Euskal Herrian, Aizkorri-Aratz Parke Naturalean dago populazio esanguratsuenetariko bat.
