Klasea: Magnoliopsida

  • Erica arborea

    Erica arborea

    Iñarra, mundu mailan asko hedatu den txilarra dugu. Lore zuriko landare hau eskualde mediterranearreko espezie tipikoa da eta bere latinezko izenak dioen moduan, beste txilarrak baino handiagoa da, zuhaitz txiki baten itxurakoa. Baldintzak egokiak direnean 7 metroraino luzatu daiteke baina Euskal Herrian, gehienetan ez ditu 4 metroak gainditzen.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Subklasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Erica ciliaris

    Erica ciliaris

    Zuhaixka txiki hau Europako mendebaldean eta Afrikako iparekialdean zehar banaturik dago. Euskal Herrian, iparraldeko mendiguneetan agertzen da txilardiak eratuz. Kolore deigarriko petalo arrosak ditu eta hori dela eta, zenbaitetan landare ornamental modura ere saldu egiten da.

    Dibisioa:
    Klasea:
    Subklasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Erica cinerea

    Erica cinerea

    Ainar arruntaren (Calluna vulgaris) antzeko espeziea dugu hau baina bere izen espezifikoak dioen moduan, ainar purpurak itxura errauskara du eta hostoek kolore morexkak aurkezten dituzte zenbaitetan. Europako erdialde eta mendebaldean zehar banaturik dago eta Euskal Herriko iparraldeko mendiguneetan erraz ikusi daitekeen espeziea da.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Subklasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Erica lusitanica

    Erica lusitanica

    Portugal txilarra Iberiar Penintsulako eta Frantziako ipar-mendebaldeko endemismoa da. Lore zuriko txilar hau itsas mailatik 800 metrora aurki dezakegu, sasiarte hezeetan zein txilardietan eta beste txilar gehienak ez bezala, honako hau neguan loratzen da, abendutik martxora bitartean.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Subklasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Erica scoparia

    Erica scoparia

    Erratz-txilarra zuhaixka itxurako txilarra dugu baina forma berdineko txilarrek ez-bezala, honek lore hori-berdeak ditu. Eskualde atlantiko-mediterranearrean hazten den espeziea da eta Euskal Herrian, bereziki Nafarroan da ugaria.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Subklasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Erica tetralix

    Erica tetralix

    Txilar lauhostoa zohikaztegietan hazten den txilarra dugu. Zuhaixka honek lore ugari izaten ditu adarren muturrean eta launaka multzokatzen diren hosto txikiak, espezieari izena ematen diotenak. Europako ipar-mendebaldean zehar zabaldurik dago.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Subklasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Erica vagans

    Erica vagans

    Itsasertz atlantikoko larreetan hazten den txilar burusoilak, itsas ezpondetako gainaldeak eta goi-lautadak betetzen ditu. Landare hau mulu sendo eta hedatua da, kolore arroseko lore ugari eta deigarriak dituena. Euskal Herrian isuri kantauriarrean aurki daiteke, eta urriagoa da eskualde mediterranearrean.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Subklasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Fagus sylvatica

    Fagus sylvatica

    Fagus, latinezko ohiko izena; sylvatica, latinez sylvaticus-a-um esaeratik dator eta, basoetan hazten dena esan nahi du. Europako erdialde eta mendebaldean bizi da, klima samur eta hezeko eskualdeetan; udako lehorterik eta neguko izozterik gabekoetan. Euskal Herrian, bi isurialdetan ondo banaturiko basoak ditu. Isurialde kantauriarrean, haritz kandudunarekin topo egin arte zabaltzen da. Isurialde mediterraneoko pagadiak askoz zabalagoak eta ikusgarriagoak dira, Iratiko…

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Subklasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Fraxinus angustifolia

    Fraxinus angustifolia

    Lizar hostotxikia, lizar arruntaren antzeko espeziea da baina izenak dioen moduan, honek hosto estuagoak ditu, txikiagoak. Euskal Herrian ez da oso espezie arrunta eta soilik eskualde mediterranearrean aurki daiteke, berziki Nafarroan. Ibain ertzak eta ur ugariko inguruneak ditu gustuko eta bertan aurki dezakegu maiz, beste zenbait hostoerorkorrekin baso mistoak eratzen dituelarik.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Fraxinus excelsior

    Fraxinus excelsior

    Lizarra, Euskal Herrian begirune bereziko zuahaitza izan da aspaldidanik eta oraindik ere urtero San Juan egunean (udako solstizioan) lizar-adarrak ipintzen dira baserri eta etxeetako ateburuaren alde banatan, etxe-babesle gisa. Gainera, euskal toponimian eragin handiko zuhaitza izan da eta horren adierazle ditugu Lizardi, Lizarraga… bezalako abizenak, baita Lizarra herria bera ere.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Subklasea:
    Ordena:
    Familia: