Klasea: Mammalia
-
Felis silvestris
Europako bigarren felido basatia da basakatua, katamotzaren atzetik. Arazo asko ditu bere kontserbaziorako. Habitat galera dago alde batetik. Gainera jazarpen gogorra jasan du gizakiaren aldetik oilategietan egindako erasoengatik, nahiz eta ikerketa batzuk etxeko katuek eta hibridoek eraso gehiago egiten dituztela argitu duten, basakatuaek gizakiaren presentziarekiko mesfidantza handia baitute. Azkenik hainbat lekutan hibridazio arazo larriak ditu…
-
Galemys pyrenaicus
Satorren familiako ugaztun txikia da muturluzea edo desmana. Gaur egun oso egoera larrian dago Euskal Herrian, oso ibai gutxi dira bere biziraupenerako baldintzak aurkezten dituztenak, eta ibai hauetan ere tarte txikitan. Bere kontserbaziorako ezer egin ezean desagertu egin daiteke.
-
Genetta genetta
Gizakiak Afrikatik ekarritako karniboro gautar eta bakartia dugu katajineta, erreken inguruetan kokatutako basoetan bizi ohi dena.
-
Glis glis
Zuhaitzetan batera eta bestera aritzen oso trebea den animalia da muxar grisa, horretarako moldaturiko erpeak, hankapetan kuxin hezeak eta oreka mantentzeko aproposa den isats luzea agertzen dituelarik. Inoiz, katagorri arruntaren lehengusu txikia dela ere esan izan du inork muxar grisaren inguruan. Baina bada ezberdintasun nabari bat bi animalia hauen artean: muxarra, katagorria ez bezala, animalia…
-
Grampus griseus
Pilotu izurdeen taldearen barruan sailkatzen da Gramnus griseus. Talde hau tamaina handiko izurdeak osatzen dute eta bekoki konkortuak bereizten ditu beste izurde talde batzuengandik. Bizkar-hegatsa erdi-erdian izaten dute izurde muturmotzek, eta ezaugarri adierazgarrienetariko bat azala orbainez beteta edukitzea izaten da. Ez dugu maiz gure kostaldetik hurbil ikusiko, ur sakonagoak nahi izaten dituelako. Arrazoi berdina dela…
-
Halichoerus grypus
Phochidae familian itsas txakur espezie desberdin ugari aurki ditzakegu, eta hauen artea itsas txakur grisa dugu; mutur luzea eta gorputza orbainez betea duen animalia hau ozeano atlantikoaren ekialdeko eta mendebaldeko itsasertzetan bizi da, baina nahiz eta latitude altuetan aurkitu, noizbehinka espezie honen ale gazteren bat Euskal Herriko kostetan ikusteko aukera izaten dugu.
-
Hypsugo savii
Hypsugo savii edo mendi saguzarrak bere izena Paolo Savi zoologoari zor dio. Tamaina txikikoa da eta mintz, belarri eta aurpegi beltzak ditu. Belarriak motzak dira, oinarritik banatuak daude eta Pipistrellus generokoenak baino zabalgoak eta borobilagoak dituzte; trago labur eta borobildua daukate. Ilajea nahiko dentsoa eta luzea da. Gainerako Pipistrellus generokoengandik bereizten dira goiko ebakortzek bi…
-
Lepus europaeus
Aski espezie ezaguna da erbia; ohiko ehizakia da hainbat lekutan eta, ipuinetan eta mitologian ere sarri ageri da. Oraindik IUCNko arrisku-kategoriarik ez duen arren eta Euskal Herriko zerrenda gorrietan ageri ez den arren, Europa osoko populazioak beheraka doaz azken hamarkadetan. Horregatik, hainbat herrialdetan hasi dira arrisku-kategoriaren bat ematen. Nekazaritza intentsiboak eragindako habitat-aldaketak jotzen dira beherakada…
-
Lepus granatensis
Rosenhauer-ek XIX. mendearen erdialdean deskribatu zuen arren, erbi iberiarraren taxonomia eztabaida iturri izan da. 1979 arte, Afrikan eta Asia hego-mendebaldean agertzen den Lepus capensis espeziearen baitan egon zen, harik eta hainbat biometria-ikerketaren eta ikerketa biokimikoren ondoren espezietzat onartu zen arte. Iberiar penintsulako espezie endemikoa da eta ia penintsula osoan agertzen da.
-
Lutra lutra
Mustelidoen artean handienetakoa eta deigarrienetakoa da igaraba. Bere berezitasuna inguruarekiko duen moldaera itzelean datza, eta moldaera hau dela medio, urarekiko eta honen baldintza jakin batzuekiko erabat dependentea da. Azken urteetan, bai Euskal Herrian nahiz beste leku askotan, izugarri eraldatu da bere habitata giza-jarduera desberdinekin (ibaien kanalizazioa, eraikitako ur-obrak, erriberako landarediaren suntsipena…); honegatik eta bere larruaren…









