Klasea: Mammalia

  • Microtus duodecimcostatus

    Microtus duodecimcostatus

    Duela gutxi arte beste zenbait Microtus-ekin batera, espezie hau Pitymys generoan sartzen zen. Beste genero batean kokatzeko arrazoiak espezie hauen lurrazpiko bizimodua eta banaketa geografikoa izan ziren. Izan ere, Eurasia eta Iparramerikako hegoaldeko espezieetan dute jatorria eta gainontzeko Microtus-ak iparralderagoko espezieetan. Jatorri hau gaur egungo banaketan islatzen den arren, ez da genero desberdinetan bereizteko nahikoa.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Microtus gerbei

    Microtus gerbei

    Satain piriniarra (Microtus gerbei) Cricetidae familiako karraskari espezie bat da. Duela urte batzuk arte, Pitymis generoan sartzen zuten baina gaur egun subgenero mailara jaitsi dute.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Microtus lusitanicus

    Microtus lusitanicus

    Lursagu lusitaniarra lurrazpiko bizimodura moldatutako mikrougaztuna da. Nahiz eta batzuetan lurzoruan sortutako lur mendixkek agerian uzten duten bere presentzia, oro har oharkabean pasatzen den espeziea da.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Miniopterus schreibersii

    Miniopterus schreibersii

    Schreiber saguzarra, koba-saguzar izenez ere ezagutzen dena, leizezulotan gorde ohi den espeziea da. Miniopterus generoko Europako espezie bakarra da, eta Euskal Herriko lurralde guztian aurki daiteke. Talde handiak osatu ohi ditu kobazuloen barruan, gehienetan beste hainbat espezietako saguzarrekin batera, eta migrazio nahiko luzeak egiteko gai da. Bere kontserbazio-egoera ez da txarra, baina azken urteotan populazioek beherako joera…

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Mus musculus

    Mus musculus

    Karraskari txiki hau sagu guztien artean arruntena dugu. Gizakiarekin erlazionatutako eremuetan bizi da batik bat eta ondorioz, kalte handiak eragiten ditu maiz, giza kontsumorako edo abereentzako ziren elikagaiak janez. Hala ere, etxe sagua etxekotu egin du gizakiak eta funtzio desberdinetarako erabiltzen da egun, denetan ezagunena laborategirako animalia eredu modura. Dudarik gabe, genetikoki eraldatutako ugaztunik erabiliena…

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Mus spretus

    Mus spretus

    Landa-sagua eremu mediterraneoko sagutxoa dugu. Etxe saguarekin estuki ahaidetutako espeziea da eta, biak oso antzekoak diren arren, izenak dioen bezala, landa sagua arruntagoa da eremu mediterranearreko landa eremuetan eta etxe sagua, aldiz, antropizatutako lekuetan.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Mustela erminea

    Mustela erminea

    Karniboro txiki hau gurean ikusi ahal izateko Bizkaiko mendebaldea edo Nafarroako Belagua bisitatu beharko dugu. Erbinude zuriaren bereizgarri nagusia buztan puntan duen orban beltza da; ezaugarri hau da, gainera, beste mustelido txikiengandik desberditzeko ezaugarri bistakoena. Neguan, ilajea erabat zuria duenean ere, buztan punta beltza mantentzen du.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Mustela lutreola

    Mustela lutreola

    Denbora pasa ahala gero eta ezagunago egiten ari den arren gure faunako ugaztun ezezagunenetarikoa da ur-ipurtatsa edo bisoi europarra. Bereganako interesaren arrazoi nagusia, bere banaketa jasaten ari den murrizketa da. Joan den mendearen erdialderarte Erdialdeko Europaren zati handi bat betetzen zuen animalia hau, desagertzeko arrisku larrian da gaur egun, eta bere populazio bideragarri bakarrak iberiar…

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Mustela nivalis

    Mustela nivalis

    Erbinudea karniboroen ordeneko espezierik txikiena izan arren, ehiztari bikaina. Iberiar Penintsulan ilajea ez zaio aldatzen neguan, baina latitude altuagoetan, kolore zuria hartzen du urteko hilabeterik hotzenetan. Mundu osoan espeziea 10 subespezietan banatzen dela adostua dago, baina azterketa filogenetiko berrienek erbinudearen taxonomian aldaketak ekarriko dituzte datozen urteetan.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Mustela putorius

    Mustela putorius

    Ipurtatsa Euskal Herri osoan zehar zabalduta dago, hala ere, datuen arabera, bere populazioen tamaina txikia dela dirudi. Horrela, EAE-ko eta Nafarroako katalogoetan “Interes Bereziko” espezie gisa sailkatuta dago. Espezie honen mehatxu nagusiak, harrapaketak eta bere habitataren eraldaketa dira. Halaber, espezieak nozitu duen parasitosi gaixotasunak ere eragin kaltegarria izan du bere populazioengan.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia: