Klasea: Reptilia
-
Anguis fragilis
Hankarik gabeko saurio ezagunena da zirauna. Ezkata leun eta dirdiratsuz estaliriko gorputz luze eta irristakorra du eta Euskal Herriko ia txoko guztietan aurki daiteke, Nafarroa hegoaldean salbu. Bere itxurarengatik sugeekin nahas daitekeen arren, zirauna saurio bat da, muskerren taldeko espeziea, alegia. Horren erakusle da, harrapariren batek buztanetik helduz gero, sugandila eta muskerrek egiten duten gisara…
-
Blanus cinereus
Oligoketo itxurako iberiar espezie endemiko hau izenez sugea bada ere, ebolutiboki ez da ofidioekin (sugeekin) batera sailkatzen, ez baitu ageri gertuko ahaidetasunik. Honela bada, lurpeko bizimodura doitzeko bidean gorputzadarrak galdutako narrasti talde ezberdin baten baitan sailkatzen da, Amphisbaenidae. Ikuspuntu zoogeografiko batetik begiratu bat emanez gero, emigratzaile afrikar gisara hartzen da lurpeko sugea. Honen froga, Iberiar…
-
-
Coronella girondica
Hegoaldeko suge leunaren latinezko izena Coronella girondica da. Coronella hitzak ‘koro txikia’ esan nahi du latinez eta suge honi atxikitu zaio buruan aurkezten duen orbanagatik. Luzera txikiko sugea da eta Europa hegoaldean eta Afrika iparraldean bizi da. Euskal Herrian Gipuzkoan eta batez ere Araba eta Nafarroan suge arrunta da.
-
Dermochelys coriacea
Itsas dortoken artean dortokarik handiena da laut dortoka. Oskolarengatik da berezia, izan ere hezurrezkoa izan beharrean larruzkoa eta beltz kolorekoa da. Espezie hau ozeano guztietan agertzen da, noiz behinka Euskal Herriko kostetan ikusteko aukera izaten dugularik.
-
Hierophis viridiflavus
Daukan kolorazio berezia dela eta du, hain zuzen ere, duen izena suge berde-horiak (Hierophis viridiflavus): atzealde edo hondo iluna, maiz berdexka, orbain horiz apaindua. EAEn, oso urria da gainontzeko sugeen ugaritasunarekin alderatuz gero eta interes bereziko espezie gisa katalogatua dago. Penintsula mailan ere arriskuan dagoen espezie gisa ezagutzen da. Honen arrazoi nagusienetariko bat urtero kotxeek…
-
Malpolon monspessulanus
Montpellierko sugea bi metro gainditzera irits daiteke eta, normalean neurri horretara iristen ez bada ere, Euskal Herriko ofidiorik handiena da. Habitat mediterraneo askotan ager daiteke, hala nola, sastrakaditan, karraskadi eta konifero basoen azken aztarnetan, landaketa-zonatan… Elikatzeko hainbat narrasti, mikrougaztunak… jaten ditu, eta hauek digeritzeko goiko barailaren atzealdean kokatutako pozoi-guruinak ditu, harrapakina irensterakoan pozoia txertatzeko erabiltzen…
-
Rhinechis scalaris
Euska Herriko suge lirain eta ederrenetakoa dugu eskailera-sugea. Oso eguzkizalea dugu eta gurean alde mediterraneoan soilik agertzen da. Alde dortsalean bi lerro paralelo ditu luzetara, eta gazteak direnean hainbat lerro perpendikularrez lotzen dira biak (banako helduetan bi lerro paraleloak bakarrik mantentzen dira); egitura honek ematen dio izena espezieari.
-
Trachemys scripta
Floridako apoarmatu hau guztiongandik ezaguna da, izan ere etxeko animali bezala komertzializatzen da, eta abere-denda guztietan ikus dezakegu. Jatorriz Amerikako espeziea da, baina komertzializazioaren ondorioz munduko toki askotara zabaldu da; ur inguruneetan askatua izan da, eta gaur egun espezie inbaditzaile garrantzitsu bat bezala ezaguntzen da. Espezie honek hainbat subespezie ditu, eta hemen hauetako bi aurki…









