Ordena: Accipitriformes
-
Buteo buteo
Ohikoa da errepide bazterretako zutabe edota argi-indar zurtoinetan lasai asko pausaturik zapelatz arrunt bat ikustea, inguruneari begira, geldi. Deskantsatzen dagoela pentsa dezakegun arren, hori da bere ehiza-teknika nagusia, geldi itxarotea harrapakinen bat begiz jo arte.
