Ordena: Agaricales

  • Tricholoma terreum

    Tricholoma terreum

    Ziza arrea perretxiko txikia eta jangarria da. Beste espezie batzuekin nahas daiteke, baina T. pardinum pozointsuarekin nahastea da arriskutsuena. Azken horrek tamaina handiagoa izaten du eta mardulagoa da, gainera, txapela ezkata zentrukide bakan eta beltzaxkaz estalia du.

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Tricholoma tigrinum

    Tricholoma tigrinum

    Gure basoetan oso urria den espeziea da  hau baina ugaria den lekuetan,  Bosgos edo Jurako lurraldeetan esate bateko, intoxikazio gehien eragiten onddoa da.  Eite ikusgarriko onddoa da, nahiz eta tamaina ertaineko onddoa izan, pileoak 5-10 cm izaten ditu. Tonu grisak nagusitzen dira onddo honetan eta txapelan kontzentrikoak diren orbain iletsu ilunagoak izaten ditu.

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia: