Ordena: Alismatales

c
d
e
f
g
h
i
j
k
l
m
n
o
p
q
r
s
t
u
v
w
x
y
z
  • Arisarum simorrhinum

    Arisarum simorrhinum

    Landaretxo honi izena bere bizartxotik (‘aris’) eta infloreszentzia babesten duen lekatik (‘arum’) datorkio, eta izen espezifikoak, ‘simorrhinum’ tximu muturra esan nahi du, espadizearen forma dela eta. Euskal Herrian oso landare urria da eta bi populazio baino ez dira ezagutzen, biak ere Bizkaian. Hori dela eta, EAEko Espezie Mehatxatuen Zerrendan ‘Kaltebera’ bezala sailkaturik dago.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Arum cylindraceum

    Arum cylindraceum

    Landaretxo hau ‘Kaltebera’ bezala sailkaturik dago EAEko Espezie Mehatxatuen Zerrenda Gorrian. Euskal Herrian, espezie honen populazio bakarra ezagutzen da Oltzako kareharri lapiazean (Aizkorrin) eta honen ale ugalkorren kopurua ere txikia da (300-500 artean).

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Baldellia ranunculoides

    Baldellia ranunculoides

    Espezie hau Linnaeusek Alisma ranunculoides izenarekin dekribatu zuen baina bere izena Filippo Parlatorek aldatu zuen, gaur egungo Baldellia ranunculoides izenarengatik. Europako hego-mendebaldean zehar banaturik dagoen espeziea da baina Euskal Herrian ez da oso arrunta eta soilik Nafarroako zenbait antziratan aurki daiteke. Hori dela eta Espezie Mehatxatuen Nafarroako Katalogoan ‘Zaurgarria’ bezala sailkaturik dago.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Subklasea:
    Ordena:
    Familia: