Ordena: Anura
-
Hyla meridionalis
Hegoaldeko zuhaitz-igela, igel txiki eta polita dugu, izenak dioen moduan Europako hegoaldean zehar banatzen dena. Zuhaitzetan bizi da eta zuhaitz-igel arruntaren antzekoa den arren, honen albo-marra sudur aldetik aurreko hanketaraino baino ez da iristen. Tamalez, Euskal Herrian desagertzear dagoen espezia dugu eta Mendizorrotz mendira eta Hazparnera mugatuta daude gelditzen diren populazioak.
-
Hyla molleri
Zuhaitz-igel arrunta, Euskal Herriko anfibio ezagunenetariko bat da, eta bere larruazal fin eta kolore ederrak betidanik eragin du maitasun sentimendu bat herrialde honetako gizasemeongan. Mitologiako izaki, euskal kulturaren osagai⦠izandakoa daukagu animaliatxo bitxi hau, baina dirudienez, kontu guzti hauek ahazten ari gara, eta hauen ekosistemak erabat suntsituz, igel espezie honen biziraupena kolokan jartzen hasiak gara.

