Ordena: Apiales

c
d
e
f
g
i
j
k
l
m
n
o
p
q
r
s
t
u
v
w
x
y
z
  • Angelica razulii

    Angelica razulii

    Landaretxo hau Unbeliferoen familiako (gaur egun Apiaceae familia) kidea dugu, horrela deitua loreek unbela forma izaten dutelako. Angelica hau jatorriz Piriniotakoa da. Komunitate megaforbikoetan hazten da, mendietako aintziren ertzetan eta batez ere Nafarroako haranetan da ugaria. 2011. urtetik dago Espezie Mehatxatuen EAEko katalogoan ‘Kaltebera’ bezala zerrendaturik.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Subklasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Apium graveolens subsp. butronensis

    Apium graveolens subsp. butronensis

    Bizkaiko endemismoa da eta bertan aurkitzen da munduko populazio bakarra, Butroi ibaiaren bokalean, Plentzian (hortik datorkio, hain zuzen ere, subespeziearen izena). Gainera, bere habitata etengabe murrizten ari da, istingadien lehorteagatik eta urbanizazioagatik.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Subklasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Berula erecta

    Berula erecta

    Munduan zehar asko hedatu den landarea dugu eta Europan, Asiako hego-ekialdean eta Amerikako iparraldean aurki daiteke baina Euskal Herrian soilik antzinako zitak daude jasoak, egun konfirmatu ezin izan direnak. Azken zitak Araban egin ziren 1984. urtean: Arreoko El lagunillo’ gunean (Aseginolaza et al., 1984) eta Mendozako Zaia ibaian (Zadorra ibaiaren elkargunean). Bi populazio horien hedadura…

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Subklasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Hedera helix

    Hedera helix

    Herrikoiki huntzaz ezagutzen dugun landare hau betiberdea da eta bizimodu herrestari zein igokaria erakuts dezake. Jatorriz Europako, Afrika iparraldeko eta Asiako (Indiatik Japoniaraino) baso hezeetakoa da. Tertziarioko flora laurisilbatik biziraun duen espezietariko bat da.  Euskal Herriko zenbait basoetan aurki dezakegu beste zuhaitzen gainean biziz. Apaingarri gisa erabili izan denez, herri zein hirietako harrizko hormetan ere aurki dezakegu.…

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Hedera hibernica

    Hedera hibernica

    Landare honek jatorria Europako kostalde atlantiarrean du. Genero berdineko huntz arruntaren antz handia du, hau ere igokari edo herrestaria izan daiteke eta. Baia moduko fruituak garatzen ditu, beltz edo berde lun kolorekoak. Ingurune hiperhezeak eta itzaleztatuak behar ditu. Sendabelar bezala erabilia izan da.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Helosciadium inundatum

    Helosciadium inundatum

    Apio hau urpeko lokatzetan errotuta bizi da eta hostotxo gehienak urazpian zabaltzen ditu. Banaketa atlantikoko landare belarkara dugu eta Europako eskualde atlantiarrean nahiko ugaria da. Hala ere, apio hau oso bakana da iberiar penintsulan eta egun, Euskal Herrian soilik mendietako urmaeltxo natural batzuetan baino ez da aurkitzen, beti ere 600 m-tik goraxeago. Hori dela eta,…

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Subklasea:
    Ordena:
    Familia: