Ordena: Artiodactyla

a
b
e
f
g
h
i
j
k
l
m
n
o
p
q
t
u
v
w
x
y
z
  • Capreolus capreolus

    Capreolus capreolus

    Duela 50 urte Irati inguruko basoetan baino geratzen ez zen arren, egoera hau zeharo aldatu da azken 20 urteotan. Hainbat herri hustutzea dela medio gertatutako abere-kopuruaren jeitsierak; duela urte dexente bere ehiza debekatzeak (gaur egun ez dago debekatuta, baina modu jasangarrian egiten da); otso, hartz eta katamotzen ia presiorik ezak… eragin nabarmena izan dute gertaera…

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Cervus elaphus

    Cervus elaphus

    Oreina Euskal Herriko basoetako ugaztun handiena dugu. Banbiren istorioak entzun genituen garaitik oso maitatua da eta gainera dotorea da zinez, biziki desiratua ehiztarien artean. Ehiza basatiak euskal lurretatik erabat desagertuarazi zuen oreina aspaldian eta 50. hamarkadara arte ez zen inolako saiakerarik egin espeziearen berreskurapenerako. Andaluziatik ekarritako aleak askatu ziren Gorbeia eta Nafarroako iparralde eta ekialdeko…

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Dama dama

    Dama dama

    Euskal Herriko zerbidorik handiena da adarzabala. Dimorfismo sexual handiko animalia da eta gainerako taldekideetatik bereizten duen ezaugarri deigarria du. Izenak berak dioen bezala, adarrak zapal eta zabalak dira. Adarzabalen beste ezaugarri bereizgarria bizkarrean eta alboetan bi sexuetan agertzen diren orban zuriak dira.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Rupicapra pyrenaica

    Rupicapra pyrenaica

    Sarrioa ugaztun artiodaktiloa da, bobidoen familiakoa. Euskal Herrian Nafarroako goimendietan bakarrik azaltzen den arren, Piriniotan hedatzen ari da. Kaprinoen subfamiliakoa da eta beraz ahuntz baten antza du, baina txikiagoa eta lirainagoa da. Europako eta kaukasoko gainerako mendiguneetan aurki daitekeen espeziea da, taldetan bizi ohi dena eta goi-mendietako larreetan bazkatzen dena.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Sus scrofa

    Sus scrofa

    Ia mundu osoan zabalduta dagoen ugaztun hau txerriaren senide basatitzat har dezakegu. Leku batzuetan desagertuta dago gizakiak akabatu duelako (Britainiar Irletan XIX. mendean desagertu zen); beste batzuetan, aldiz, gizakiak berak eraman du (Ameriketara eta Ozeaniara). Euskal Herriko basoetako animaliarik sinbolikoenetakoa dugu, animalia ederra izateaz gain, zinez basatia baita basurdea.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia: