Ordena: Asterales

b
d
e
f
g
i
j
k
l
m
n
o
p
q
r
s
u
v
w
x
y
z
  • Antennaria dioica

    Antennaria dioica

    Belartxo iraunkor hau mendebaldeko Piriniotan eta Kodes mendilerroko gune bakarrean baino ez da hazten, pagadiaren mailan kokatzen diren larreetan kolonia txikiak eratuz. Hori dela eta, 2010. urtetik ‘Galzorian’ bezala zerrendaturik dago EAEko Espezie Mehatxatuen Zerrendan. Antennaria izenaren jatorria latineko ‘antenna’ hitza da, eta lore arren kardilaunaren ileek intsektuen antenen forma beretsua izateagatik hartzen du izena.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Subklasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Arnica montana

    Arnica montana

    Arnika landarea dagoeneko XII. mendean aipatu zuen Santa Hildegardak. Izan ere, aspaldidanik dira ezagunak landare honen propietate anitzak eta hori dela eta oso erabilia izan da pomadak egiteko eta sendabelar modura. Landare honen gehiegizko erabileragatik, hala ere, bere populazioen gutxitze nabaria eman zen eta egun, Euskal Herrian ‘Kaltebera’ bezala sailkaturik dago.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Subklasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Artemisia herba-alba

    Artemisia herba-alba

    Oinean zurtutako mulu aromatikoa dugu espezie mediterraneo hau, bazka-landare eta sendabelar estimatua. “Ontinar” sastrakadien osagai nagusia denez, ekosistema honek espeziearen izena hartzen du. Penintsula iberiarreko eta Frantzia hegoaldeko endemismoa da, Euskal Herriko hego erdian hedatua dagoena. Artemisiaren etimologiaren inguruan bi teoria daude; lehenak dio Apoloren aizpa bikia eta ehizaren eta sendatzeko ahalmenen jainkoa zen Artemisari…

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Aster alpinus

    Aster alpinus

    Europako goi-mendietako landarea dugu hau, bere izen espezifikoak (alpinus) dioen modura eta Euskal Herrian ere zenbait mendilerrotan aurki daitezke populazio txikiak. Bere itxura polita dela eta mendizale askok jaso dute urteetan zehar eta momentu honetan ‘Bakana’ bezala sailkaturik dago EAEko Espezie Mehatxatuen Zerrenda Gorrian.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Subklasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Aster willkommii

    Aster willkommii

    Iberiar Penintsulako erdialdean eta ekialdean aurkitzen den endemismoa da, mendebaldeko mediterraneoko mendietan bakarrik hazten den landaretxoa. Euskal Herriari dagokionez, Araban eta Nafarroan bakarrik aurkitu da eta ‘Bakana’ bezala sailkaturik dago Espezie Mehatxatuen EAEko Katalogoan. Arrisku faktorerik handiena oso populazio txikiak eta banako gutxi izatea da, landare honen populazioak Euskal Herrian Arabako mendebaldera eta Nafarroako ekialdera…

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Subklasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Centaurea lagascana

    Centaurea lagascana

    Espezie hau Iberiar Penintsulako hego-mendietako endemismoa dugu. Euskal Herrian soilik Kodes mendilerroan agertzen da eta Kaltebera bezala sailkaturik dago EAEko Espezie Mehatxatuen katalogoan. Belartxo hau oso eguzkizalea da eta beraz, populazioentzako arriskurik handiena inguruko landaredia gehiegi hedatzea litzateke.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Subklasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Helichrysum italicum

    Helichrysum italicum

    Asterazeoen familiakoa den landare aromatikoa da. Kurri izenarekin ezagutzen bada ere, ez da Indian jatorria duen kurri espezia egiteko erabiltzen den landarea. Zurtoik zurkara da eta igokariak diren adarrak ile leun batzuetaz estalita daude landareari izaera leunago bat emanez. Korinbo erako infloreszentziak garatzen dituzte, zeinak lehortuta infusioak egiteko erabiltzen diren. Euskal Herrian klima mediterranearra dagoen…

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Taraxacum officinale

    Taraxacum officinale

    Taraxacum officinale espeziea, txikoria-belarra, sorgin-belarra edo mando-belarra, asterazeoen barnean sartzen den landare belarkara da. Askok belar txar moduan hartzen duten arren, landare honen propietateak anitzak dira. Hona hemen adibide batzuk: landarearen hostoak jangarriak dira, eta entsaladan edota beste edozein barazkirekin egosita ere jan daitezke; medikuntzaren arloan dituen onurak direla eta, sendabelar gisa erabili ohi da;…

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia: