Ordena: Carnivora
-
Canis lupus
Otsoa Euskal Herriko harrapari handienetako bat da. Betidanik gorroto handia izan dio gizakiak abereak ehizatzen zizkiolako, halere pizten duen gorrotoa gehiegizkoa da sortzen dituen kalte ekonomikoekin alderatuz; badira beste hainbat animalia kalte handiagoak sortzen dituztenak horrelako gorrotorik piztu gabe. Baliteke kulturalki otsoari jartzen zaion gaizto paperak eraginik izatea beraiekiko dugun ikuspegian.
-
Felis silvestris
Europako bigarren felido basatia da basakatua, katamotzaren atzetik. Arazo asko ditu bere kontserbaziorako. Habitat galera dago alde batetik. Gainera jazarpen gogorra jasan du gizakiaren aldetik oilategietan egindako erasoengatik, nahiz eta ikerketa batzuk etxeko katuek eta hibridoek eraso gehiago egiten dituztela argitu duten, basakatuaek gizakiaren presentziarekiko mesfidantza handia baitute. Azkenik hainbat lekutan hibridazio arazo larriak ditu…
-
Genetta genetta
Gizakiak Afrikatik ekarritako karniboro gautar eta bakartia dugu katajineta, erreken inguruetan kokatutako basoetan bizi ohi dena.
-
Halichoerus grypus
Phochidae familian itsas txakur espezie desberdin ugari aurki ditzakegu, eta hauen artea itsas txakur grisa dugu; mutur luzea eta gorputza orbainez betea duen animalia hau ozeano atlantikoaren ekialdeko eta mendebaldeko itsasertzetan bizi da, baina nahiz eta latitude altuetan aurkitu, noizbehinka espezie honen ale gazteren bat Euskal Herriko kostetan ikusteko aukera izaten dugu.
-
Lutra lutra
Mustelidoen artean handienetakoa eta deigarrienetakoa da igaraba. Bere berezitasuna inguruarekiko duen moldaera itzelean datza, eta moldaera hau dela medio, urarekiko eta honen baldintza jakin batzuekiko erabat dependentea da. Azken urteetan, bai Euskal Herrian nahiz beste leku askotan, izugarri eraldatu da bere habitata giza-jarduera desberdinekin (ibaien kanalizazioa, eraikitako ur-obrak, erriberako landarediaren suntsipena…); honegatik eta bere larruaren…
-
Lynx lynx
Europako felidorik handiena da ipar-katamotza. XIX. mendearen erdi aldera banaketa zabala zuen Europa osoan, baina giza jardueraren eraginez, leku ezkutu eta helezinenetara baztertua izan da. Euskal Herrian 1936an ehizatu zen azken katamotza Alaitzen (Nafarroa); halere, badirudi oraindik geratzen direla Nafarroan eta Zuberoan, azken urteetan arrasto-behaketak eta behaketa zuzenak aipatu baitira Iratin, Santengrazin eta Piriniotako beste…
-
Martes foina
Euskal Herri osoan zehar aurki daitekeen mustelidoen familiako kidea da lepazuria, Iberiar penintsulan agertzen diren bi supespezieetatik Martes foina foina delarik gurean ageri dena. Habitat naturaletatik hasi eta baserri ingurutaraino aurki daiteke animalia hau, mustelido zuhaiztar orok izan ditzakeen ezaugarri morfologiko nagusiak aurkezten dituelarik. Hala ere, bada erabat berea duen ezaugarri fisikorik ere, denetan esanguratsuena papar aldean…
-
Martes martes
Lepahoria Europan eta Siberian aurki daitekeen mustelido karniboroa da. Lepazuriarekin antzekotasun asko dituen arren, lepo azpiko orban horixka da batez ere bereizgarri egiten duena. Habitatari dagokiola espezialista da, antropizazio-maila txikiko lekuak aukeratzen dituelarik. Orohar animalia gautarra den arren, araldian egunez ibiltzen da. Aipatzekoa da mustelido gehienen kasuan bezala, lepahorian ematen den ugal-estrategia berezia: ezarpen atzeratua.
-
Meles meles
Zakurraren tamainako mustelido handia da azkonarra. Karniboro orojalea da eta lurrazpian bizi da beste azkonarrekin batera. Nahiko arazo izan ditu gizakiarekin, arto sailetan egin izan dituen triskantzengatik eta bere ileekin bizarra kentzeko brotxak egin izan direlako. Ez du arazorik bere espezieko kideekin lurralde berean bizitzeko. Nahiko lurralde txikiak hartu ohi dituzte, normalean ez dute 2…
-
Mustela erminea
Karniboro txiki hau gurean ikusi ahal izateko Bizkaiko mendebaldea edo Nafarroako Belagua bisitatu beharko dugu. Erbinude zuriaren bereizgarri nagusia buztan puntan duen orban beltza da; ezaugarri hau da, gainera, beste mustelido txikiengandik desberditzeko ezaugarri bistakoena. Neguan, ilajea erabat zuria duenean ere, buztan punta beltza mantentzen du.









