Ordena: Cetartiodactyla
-
Balaenoptera acutorostrata
Zere txikia, Balaenoptera generoan aurkitzen den animaliarik txikiena da, bere tamaina 8 metro ingurukoa izanik. Nahiz eta txikiena izan, espezie hau bere familiako animaliarik bizkorrena eta baita hedatuena da. Zere txikia ezagutzeko, ezaugarririk nabarmenena hegats bakoitzean duen banda zuria da; honek kontraste handia egiten du bere kolore ilunarekin, eta honen bidez erraz ezagutu daiteke. Negu partean Bizkaiako…
-
Balaenoptera borealis
Ipar-zerea ia mundu osoko itsasoetan bizi den balea da. Hala ere, Bizkaiko golkoan gutxitan ikus daiteke, noizbehinka hondartzetan aleren bat agertu izan den arren. Espezie hau XX. mendearen bigarren erdian ehizatua izan da, eta gaur egun arriskupean dago, babestua egonagatik ere.
-
Balaenoptera physalus
Zetazeo hau ozeano guztietan bizi da eta zereen familiako espezierik arruntena da gure inguruan, zere txikiarekin batera (Balaenoptera acutorostrata). Bizkaiko golkoan negu aldean ikus daiteke, eta espeziea oso ehizatua izan da. Hori dela eta zere arruntaren populazioen gainbehera handia gertatu da, eta Balea Batzordearen arabera 50.000 ale baino ez dira geratzen Atlantikoko iparraldean. Zere urdinaren…
-
Delphinus delphis
Izurde arrunta, munduko izurderik ugarienetariko bat da. Normalean ur tropikal eta epeletan bizi den arren, plataforma kontinentaleko uretan ere agertu ohi dira, eta ohikoak dira Bizkaiko Golkoko uretan. Talde handietan bizi dira eta itsasontzietara hurbiltzeko joera dute, horiek sortutako olatuekin jolas egitera. Euskal kostaldeko hiru izurde espezieetan lagunkoienak direla esan daiteke.
-
Eubalaena glacialis
Misticetea subordeneko zetazeoa da, bizarrak dituzten zetazeoenekoa. Garai batean Bizkaiko golkora hurbildu ohi bazen ere, neurri gabeko arrantzak aspaldi urrundu zuen gure itsasotik. X. mendean hasi zen bale-arrantza Euskal Herrian; noiz behinka hondartzetara hurbiltzen ziren zetazeotatik ateratako etekina ikusirik, hauen arrantzari ekin zitzaion.
-
Grampus griseus
Pilotu izurdeen taldearen barruan sailkatzen da Gramnus griseus. Talde hau tamaina handiko izurdeak osatzen dute eta bekoki konkortuak bereizten ditu beste izurde talde batzuengandik. Bizkar-hegatsa erdi-erdian izaten dute izurde muturmotzek, eta ezaugarri adierazgarrienetariko bat azala orbainez beteta edukitzea izaten da. Ez dugu maiz gure kostaldetik hurbil ikusiko, ur sakonagoak nahi izaten dituelako. Arrazoi berdina dela…
-
Megaptera novaeangliae
Xibarta balea, balaenopteridae familiako espezietatik handienetarikoa da. Helduek 12 eta 16 m arteko luzera eta 36.000 kg izaten dituzte.10 eta 20 minutu arteko doinuak emititzen dituzte arrek, orduak eta orduak errepikatzen egoten direnak. Hauen helburua jakina ez den arren, uste da ugalketarekin erlazionatua izan daitekeela. Gaur egun, 80.000 indibiduo baino ez dira geratzen.
-
Orcinus orca
Orka edo ezpalarta izurdeen familiako espezierik handiena da. Munduko ozeano guztietan bizi da, baina poloetako ur hotzetan ohikoagoa da. Euskal Herrira noizbehinka indibiduo batzuk heltzen dira, bakarka edo talde txikitan, baina, oro har, ez da arrunta gure uretan.
-
Phocoena phocoena
Bizkaiko golkoko zetazeo txikiena da eta kostatik gertuen bizi dena. Bizkar-hegatsak triangelu-forma du eta ez du moko-itxurako muturrik. Aitzinean gure portu eta kostaldean espezie arrunta zen, baita badia eta estuarioetan ere, baina azken 50 urteotan ia guztiz desagertu da gure itsasoetatik.
-
Stenella coeruleoalba
Stenella generoko espezierik handiena da izurde marraduna. Mundu osoko itsaso epel eta tropikaletan bizi da, eta Kantauri itsasoko zetazeo espezierik ugariena da izurde arruntarekin batera. Hala ere, gutxitan hurbiltzen da kostaldera, ohitura pelagikoko espeziea baita.









