Ordena: Chiroptera

a
c
d
f
g
i
j
k
l
o
q
s
u
v
w
x
y
z
  • Nyctalus lasiopterus

    Nyctalus lasiopterus

    Gau-saguzar handia Europako saguzarrik handiena da eta morfologikoki bere generoko espezieekin antz handia izan arren, tamainak bereizten ditu. Basoko zuhaitzetan gorde ohi da, baina ingurune irekietan ehizatzen ditu intsektuak zein txori txikiak. Izan ere, Nyctalus lasiopterus Europan txoriez elikatzen den saguzar espezie bakarra da.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Nyctalus leisleri

    Nyctalus leisleri

    Gau saguzar txikia, Euskal Herriko hainbat gunetan aurki daitekeen tamaina ertaineko saguzarra da. Europa eta Asiatik hedaturik dago eta migrazio handiak egiten ditu. Gauez ehizatzen du eta intsektuez elikatzen da.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Nyctalus noctula

    Nyctalus noctula

    Tamaina handiko saguzar hau, Euskal Herrian aurki daitezkeen noktuluen artean tamaina ertaina duena da. Luzera handiko migrazioak burutzen dituen Europako saguzar gutxi horietako bat da. Euskal Herrian kolonia gutxi batzuk ezagutzen diren arren, Europa hegoaldean, eta batez ere Iberiar Penintsulan, oso espezie urria da. Ondorioz, saguzar honen inguruko informazio nahiko gutxi dago.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Pipistrellus kuhlii

    Pipistrellus kuhlii

    Hain ezaguna den pipistrelo arruntaren oso antzekoa da Kuhl pipistreloa, bai tamainan, bai itxuran, baita bizi ohituretan ere. Esaterako, oso ohikoa da saguzar hau kale-argien inguruan hegan ikustea, argiak erakarritako intsektuak ehizatuz. Gainera, utzitako eraikinak eta mendiko bordak ere gustuko ditu. Honenbestez, oso ohikoa da identifikatzen saiatu eta bi espezieak nahastea. Naturzalearen zorionerako, baina, banaketari…

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Pipistrellus nathusii

    Pipistrellus nathusii

    Nathusius pipistreloa Paleartikoaren mendebaldean aurki daitekeen saguzar intsektiboroa da. Baso hostoerorkor eta koniferoetan bizi ohi da eta migratzailea da, neguko baldintza txarretatik ihes egiten duelarik.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Pipistrellus pipistrellus

    Pipistrellus pipistrellus

    Euskal Herriko saguzarren artean ikusienetakoa eta ezagunenetakoa da pipistrelo arrunta, tamainaz Europako txikienetakoa izan arren, giza jarduerekin lotutako eremuetan aurkitzea oso ohikoa baita. Kale-argien inguruan pilatzen diren intsektu multzoak ehizatzen ibili ohi da sarritan eta landa eremu zein herrietako eraikin zahar edo erdi abandonatuetan bilatzen du babesa uda partean. Batzuetan, kolonia handi xamarrak sortzera ere…

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Plecotus auritus

    Plecotus auritus

    Belarrihandi arrea Plecotus generoko espezieen artean Europan banaketa zabalena duen saguzarra da. Gainerako generokideen antz handia du, baina kolore arre-horixka da espeziea bereizteko ezaugarri bisual nabarmenena. Baso-inguruneetan ehizatu ohi du eta zuhaitzak, kobazuloak zein giza eraikinak erabiltzen ditu gordeleku gisa.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Plecotus austriacus

    Plecotus austriacus

    Belarrihandi grisa Plecotus generoko Euskal Herriko hiru belarrihandietako bat da. 60. hamarkadan eman zitzaion espezie kalifikazioa, ordura arte belarrihandi arrearen (Plecotus auritus) subespezietzat jotzen baitzen. Izan ere, aipatutako bi espezieak eta pirinioetako belarrihandi alpetarrak (P. macrobullaris) oso antzeko morfologia dute. Euskal Herriko eremu guztian aurki daiteke, eta ez dago belarrihandi arrea bezain beste baso-inguruneei lotua; aitzitik, gizakiak…

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Plecotus macrobullaris

    Plecotus macrobullaris

    Belarrihandi alpetarra Europako saguzarrik bitxienetariko bat da, mendikate nagusietan besterik ezin baitaiteke topatu. 2003an esleitu zitzaion espezie kategoria (Kiefer & Veith 2001, Spitzenberger 2001, 2003), antzekotasun morfologiko handia duten bi espezie generokidetatik bereizi zenean, Plecotus auritus eta Plecotus austriacusetik, hain zuzen. Duela gutxi ezagutu zenez, espezieari buruzko informazioa urria da, baina espezie bitxi hau gero eta hobeto ezagutzen…

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Rhinolophus euryale

    Rhinolophus euryale

    Ferra-saguzar mediterraneoa tamaina ertaineko saguzar errinolofoa da. Mediterranear izaera duen espeziea izan arren, Euskal Herri guztian aurki daiteke, eta kolonia asko kostatik oso gertu detektatu dira. Ferra-saguzar handia (Rhinolophus ferrunequinum) eta ferra-saguzar txikiaren (R. hipposideros) antzeko morfologia duen arren, bi hauen tarteko tamaina du, eta badira espeziea identifikatzen laguntzen duten zenbait ezaugarri. Iberiar penintsulan ferra-saguzar…

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia: