Ordena: Dipsacales

a
b
c
d
e
f
g
h
i
j
k
l
m
n
o
p
q
r
s
t
u
w
x
y
z
  • Viburnum lantana

    Andura edo marmaratila zuhaixka hostoerorkor submediterraneoa dugu, erkameztien eta amezti ilaundunen ordezkapeneko sastrakadietan ohikoa. Euskal Herrian, barnealdeko arroetan eta tarteko mendietan arrunta da, iparralderago bakanagoa bilakatuz. Erraz bereiz daitekeen espeziea da, nerbio sakonak dituzten bihotz itxurako hostoei eta gorri koloreko fruituei erreparatuz gero.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Viburnum opulus

    Viburnum opulus

    Gaukarra 4 m-ko altuerara hel daitekeen zuhaixka hostoerorkorra da. Hosto palmatilobatuak ditu, eta infloreszentzia deigarria dauka, lore antzu handiek eta lore emankor txikiagoek osatua. Apaingarri gisa erabiltzen da, eta lore guztiak antzuak dituzten hainbat barietate kultibatzen dira.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Viburnum tinus

    Viburnum tinus

    Gogortxua apaingarri gisa oso erabilia den zuhaixka mediterraneoa da. Euskal Herrian landare basatia da hegoaldeko zein iparraldeko sakanetan, baina azken hauetan landatutako populazioetatik bertakotu diren aleak ere badaude. Hosto iraunkor berde ilunak ditu, eta loreak unbela itxurako infloreszentziatan bilduta agertzen dira.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia: