Ordena: Ericales
-
Anagallis arvensis
Sendabelarra den Anagallis arvensis, landare ezaguna da dituen erabilpen anitzengatik, eta Pimpinela escarlata liburuko heroiaren ikurra izateagatik. Askok liburuaren izena eman diote landare honi. Antzina uste zen eguraldia iragartzen zuela, izan ere, zerua hodeitsu eta euria iristear dagoenean loreak ixten ditu. Euskal Herrian oso ugaria da, edozein bide ertzean aurkitu dezakegu.
“Kategoria”: EricalesDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaOrdena: EricalesFamilia: Primulaceae -
Arctostaphyllos alpinus
Zuhaixka nano hau txilardi alpetar eta borealetan hazten da eta Euskal Herrian, soilik Larra-Aztaparretako zonaldean eta Iparraldeko eskualde isolatu batzuetan aurki dezakegu. Hori dela eta, 1997. urtetik Nafarroako Espezie Mehatxatuen zerrendan ‘Sentikorra’ bezala sailkaturik dago.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaSubklasea: DilleniidaeOrdena: EricalesFamilia: Ericaceae

