Ordena: Lamiales
-
Bartsia alpina
Banaketa boreo-alpetarra duen landare hau, garai hotzago bateko erlikiatzat har dezakegu Euskal Herrian eta soilik Ordunteko mendietan bizi da, 1.050 bat metrotan. Gainera, bertakoak ale gutxiko populazioak direla eta, ‘Kaltebera’ bezala sailkaturik dago Espezie Mehatxatuen EAEko Katalogoan.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaSubklasea: LamiidaeOrdena: LamialesFamilia: Orobanchaceae -
Buglossoides gastonii
Landare eder hau Piriniotako endemismoa dugu eta Euskal Herrian soilik Nafarroan eta Iparraldean ezagutzen da. Nafarroan soilik bi populazio daude deskribaturik: Erronkarin eta Larra-Aztaparretako zonaldean. Hala ere, populaziorik handiena eta garrantzitsuena Larrako kareharrizko mendigune karstikoan dago (Villar & Lazare, 1991) eta bere mendebaldeko muga Ori mendian du. Horrez gain, Laskunen, Aspen eta Ossau-Iratin deskribatuta dago.…
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaSubklasea: LamiidaeOrdena: LamialesFamilia: Boraginaceae

