Ordena: Lepidoptera
-
Aglais urticae
Asun-tximeleta ninfalido ezagun eta koloretsua da. Atlantikotik Ural mendizerraraino eta Mediterraneo kostaldetik Eskandinaviaraino aurki daiteke, eta Euskal Herrian, Europa guztian bezala, espezie arrunta da. Ez dira asko Euskal Herrian neguan hegan egiten duten espezieak, baina asun-tximeleta horietako bat da.
-
Colias croceus
Kolia arrunta, Pieridae familiako tximeleta ezaguna da. Izenak dioen bezala, tximeleta arrunta da Euskal Herrian, eta ia txoko guztietan aurki daiteke. Generokideetatik bereiztea nahiko zaila izan ohi da, ez baitute espezie bakoitza identifikatzeko baliagarria den ezaugarri bereizgarri deigarririk. Hala ere, Colias guztien artean ugariena espezie hau da. Apiriletik azarora bitartean ikus daiteke hegan Euskal Herrian,…
-
Papilio machaon
Euskal Herriko eta Europako tximeletarik ezagunenetarikoa eta ederrenetarikoa duen lepidopteroa da makaona. Beldarrak ere itxura deigarria duen arren, tximeletak parekorik ez duela esan daiteke. Larba mihiluaren eta azenarioaren hostoez elikatzen da, besteak beste. Ingelesezko izenak kontrakoa dioen arren, espeziearen banaketa ez dago Europara mugatua, eta Afrikan, Asian eta Amerikan ere bizi da.
-
Parnassius apollo
Mendi-inguruetako tximeleta enblematioenetariko bat da Apolo tximeleta. 800 metrotik gorako altueran bizi ohi da, eta Europako mendigune gehienetan aurki daiteke. Habitat Arteztarauaren (CEE/92/43) IV. eranskinean aipatzen da, eta babes hertsia behar duten interes komunitarioko espezietzat jotzen denez, babestu beharreko espeziea da. Euskal Herrian, Aizkorri-Aratz Parke Naturalean dago populazio esanguratsuenetariko bat.
-
Vanessa atalanta
Almirante gorria edo bulkana, Euskal Herrian aurki daitekeen tximeleta ederrenetariko bat da eta ia mundu guztian hedaturik dago. Kontraste handiko koloredun hegoak ditu eta kamuflatzeko teknika ugari erabiltzen ditu. Almirante gorri izena, hegoetako lerro gorriarengatik eman zitzaion, itsas uniforme bateko zintaren antza duelako.



