Ordena: Malpighiales
-
Hypericum androsaemum
Landare arrunta da Euskal Herriko basope hezeetan. Hostoak zauriak sendatzeko erabili izan dira, propietate sendagarriak omen dituelako. Dena den, kontuz fruituekin, pozoitsuak baitira.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaOrdena: MalpighialesFamilia: Hypericaceae -
Hypericum calycinum
Hypericum generoko mulu txikia da Hypericum calycinum. Asko landatu da lorategietan bere lore hori handiengatik. Jatorriz Turkia eta Bulgariako den arren, areka eta belardietan bertakotu da Euskal Herrian.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaOrdena: MalpighialesFamilia: Hypericaceae -
Hypericum hircinum
Banaketa mediterraneo-atlantikoko espeziea da, trokarte heze eta laiotzetan bizi dena. Euskal Herrian majus (Aiton) N. Robson subespeziea agertzen da kostaldeko haran batzuetan. Bere hostoek, igurztean, aker usain antzeko bat botatzen dute eta hortik datorkio espezie-izena.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaOrdena: MalpighialesFamilia: Hypericaceae


