Ordena: Malvales

a
b
c
e
f
g
i
j
k
l
m
n
o
p
q
r
s
u
v
w
x
y
z
  • Daphne cneorum

    Daphne cneorum

    Apainketarako oso erabilia izan den espeziea da adarren punta terminaletan antolatzen diren kolore arrosa biziko eta usain gozoko loreengatik. Hala ere, kontuz ibiltzekoa da gizakiontzat pozointsua delako. Hosto iraunkorrak dituenez, beti berde mantentzen den zuhaizka errestaria da eta naturalki gune menditsuetan topatzen da. Euskal Herrian banaketa puntuala du, populazioak euren artean isolatuta agertuz.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
  • Helianthemum syriacum

    Helianthemum syriacum

    Landare kamefito hau Euskal Herriko Ebro haraneko sastrakadien osagaietariko bat da, leku lehor eta eguzkitsuetan hazten delarik. Hosto oposatuak eta lore horiak izan ohi ditu. Zistazeo honen fruitua kapsula bat da. Apirila eta ekaina bitarte loratzen da eta fruitua udaran garatzen du. Sendabelar bezala erabili izan da, infusioak eginez.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Tilia cordata

    Tilia cordata

    20-30 metrotako altuerak lortzen dituen zuhaitza da eta enborrak 1,5 metroko diametroa ere lor dezazke.Hostoak obatuak dira eta punta akuminatua dute, gainaldean ilerik aurkezten ez badute ere, azpikaldean ile gorrixkak izaten dituzte. Udara partean garatzen diren zima erako infloreszentzitako loreetatik fruitu leun txikiak heltzen dira udazken partean eta erleak gustoko duten zuhaitza dela eta, eztia…

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Tilia platyphyllos

    Tilia platyphyllos

    Europa erdialde zein hegoaldeko banaketa duen zuhaitz hostogalkorra da, 30 metrotako garaierak lor ditzazke eta Tilio-Acerion aliantzako zuhaitz ezaugarri bat denez, mendi sakanetako baso higrofilo eta esziofilo mistoak sortuko ditu.Ale heduen enborra zuri-grixazka koloreak ditu eta zartatua izaten da, hosto obatuak ditu punta akuminatu batekin, eta ertza zerratua dute. Gainaldea berde ilun ilegabea duten bitartean,…

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Tilia tomentosa

    Tilia tomentosa

    Euskal Herriko hiri eta herrien parke eta jardinetan landatzen den ezkia da, jatorri Europarra badu ere (Balkan inguruetan, non baso naturalak osatzeko gaitasuna duen), naturalki ez da gure lurrandean agertzen. Hostoen azpialdean dituen izar itxurako ile txuriak kopuru haundi batean agertzen direnez, azpikaldea zuri intentsoa edo zilar-kolorekoa izatea eragiten dute. 6-10 lore usaintsu garatzen dituzte zima…

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia: