Ordena: Pezizales
-
Aleuria aurantia
Katilu laranja, laranja kolore biziko askomikoto ederra da. Tamainari dagokionez ertaina da, nahiz eta, ale handienak 10 cm-tako diametroa izan. Neguan eta udaberri hasieran agertzen den onddoa da, bai hostozabalen bai koniferoen basoetan, onddo honek ezinbestekoa dauka inguruan hezetasun handia izatea. Jangarria baldin bada ere, ez dauka inongo baliorik, usain eta zapore nabarmenik ez baitauka.
-
Helvella crispa
Askomikoto zuri hau nahiko ezaguna da, garatzen duen fruitu gorputzak nahiko kolore eta forma berezia baitauka. Tamainari dagokionez handia dela esan daiteke eta gure basoetan eta bide bazterretan nahiko ohikoa da, batez ere hezetasun handiko guneetan. Ez dauka balio gastronomiko handirik, ez baitauka ez zapore ez usain berezirik. Hala ere jan nahi izanez gero, ondo…
-
Morchella esculenta
Beste askomikotoren bat bezala, Morchella esculenta, Vaticanoan biltzea debekatu egin zuten. Honen zergatia oso erreza da, Aita Santuak horren gogoko zuen onddo hau, beretzako nahi zituela guztiak, horregatik biltzea debekatu zuen. Ez dago esan beharrik onddo hau jateko bikaina dela, beti ere, ondo egina dagoenean, bestela heste eta urdaileko gaitzak eragiten ditu. Honako onddo hau,…
-
Sarcoscypha coccinea
Persoon mikologoaren onddo kuttuna da honako hau, gure lurraldean aurki daitekeen askomikoto ederrenetakoa da. Katilu itxurako fruitu gorputza garatzen du. Tamainaz txikia edo ertaina baldin bada ere, daukan kolore gorri biziak nahastezina bihurtzen du. Horretaz gain, elurra dagoenean, hots, neguan azaltzen den onddo bakanetako da. Onddo hau biltzeko joera handia da, eta Europar Batasuneko herrialde…



