Ordena: Piciformes

a
b
c
e
f
g
h
i
k
l
m
n
o
q
r
s
t
u
v
w
x
y
z
  • Dendrocopos leucotos

    Dendrocopos leucotos

    Okil gibelnabarra Euskal Herriko hegazti espezierik berezienetariko eta urrienetariko bat da. Baso hostozabal zaharrei estuki loturiko espeziea da, izaera kontinentala duena, eta gure inguruan Iparraldeko eta Nafarroako hainbat txokotan soilik ezagutzen ez dena. Tamaina txikiko okila da, ertainaren oso antzekoa, baina bizkarraldean izena ematen dion orban txuria duena. Mundu mailako kontserbazio-egoera ona den arren, Pirinioen…

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Dendrocopos major

    Dendrocopos major

    Dendrocopos generoko okilik handienetarikoa da eta baita banaketa zabalena duenetariko bat ere, eskualde Palearktiko ia guztian hedaturik baitago. Okilen artean generalistenetariko bat da, espezie honen banaketa ez baitago baso zaharrei soilik lotua. Izan ere, intsektuez gain, hainbat zuhaitzen haziez, beste hegazti espezie batzuen arrautzez eta narrastiez ere elikatzen da. Euskal Herriko eremu guztian aurki daiteke.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Dendrocopos medius

    Dendrocopos medius

    Okil ertaina ez da familia berekoak diren okil beltza (Dryocopus martius) edo okil berdea (Picus viridis) bezan ikusgarria. Ezta okil gibelnabarra (Dendrocopos leucotos) bezain aipatua edo okil handia (Dendrocopos major) bezain arrunta gure basoetan. Horrek guztiak egiten du espezie hau hain ezezagun. Harizti helduei benetan lotua dagoen hegaztia da okil ertaina eta, beraz, baso hauek dauden…

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Dendrocopos minor

    Dendrocopos minor

    Euskal Herriko eta Europako okilen artean txikiena da. Gainerako generokideen antzekotasun morfologiko handia duen arren, haiek guztiak baino nabarmen txikiagoa da. Euskal Herriko baso-ingurune ia guztietan aurki daiteke, baso hosto-erorkorretan eta ibai ertzeko basoetan batez ere, baina ez da oso ugaria. Interes bereziko espeziea da EAEn eta Nafarroan.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Dryocopus martius

    Dryocopus martius

    Europako okiletan handiena da, Euskal Herrian aurki daitezkeen gainerako okilen tamainaren bikoitza baitu. Lumaje guztiz beltza du, burugain gorriarekin. Zuhaitz handi eta zahardun basoei loturiko espeziea da, eta Euskal Herrian du bere hegoaldeko muga, espezie kontinentala baita. Hegan doanean igortzen dituen soinuekin edo egurra zulatzean ateratzen duen zaratarekin identifika daiteke bere presentzia, eta baita zuhaitz…

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia: