Ordena: Pinales
-
Picea abies
Gimnospermoetan ohikoa den legez beti berde mantentzen den zuhaitza da eta 60 metroko altuera lor dezake, gainera 600 urteko bizia duten aleak topatu izan dira. Enborrarekiko perpendikularki eta erregularki agertzen diren adarrak garatzen ditu, altueran laburragoak direnak eiteari forma triangeluarra emanez. Hostoak azikularrak eta tetragonalak dira eta espexie monoikoa denez, ale berean egitura ar eta…
-
Pinus nigra
Agian pinu landaketetan ikusteagatik zaigu arrunta pinu hau baina larizio pinuaren salzmannii subespeziea, Piriniotakoa dugu eta bertako muturreko baldintzei aurre eginez hazten da modu naturalean. Gauza bakarra du ezinbesteko espezie honek: eguzkia. Elurteak eta hotza ondo jasaten dituen arren, ezin da itzalpetan hazi. Hala ere, argitasun nahikoarekin urtean 30-70 cm lortzen dituen espeziea dugu hau.
-
Pinus pinea
Bere izenak dioen moduan, haziengatik dugu ezaguna pinu hau. Izan ere, pinazi pinuaren haziak jangarriak dira eta jakina da duela 6000 urte baino gehiago landatu izan dela espezie hau bere hazien kontsumorako. Jatorriz Afrika iparraldekoa den arren, eskualde mediterranear osoan aurki dezakegun zuhaiza dugu pinazi pinua eta Euskal Herriko hegoaldeko zenbait eremutan ere aurki genezake.
-
Pseudotsuga menziesii
Hostoiraunkorra den gimnospermoa da, batazbeste 60 metroko altuera lortzen badu ere 100 metroko aleak aurkitu izan dira. Longebitateari dagokiola, 500 urteko bizitza izaten du orokorrean baina 1000 urteko aleak aurkitu izan dira ere. Hostoak bakunak eta luzangak dira punta borobilduarekin, usaintsuak gainera. Landare monoikoa denez lore ar horixkak eta zintzilikariak lore emeekin batera ale berean…



