Ordena: Polyporales

b
c
d
e
f
h
i
j
k
l
m
n
o
q
s
u
v
w
x
y
z
  • Antrodia serialis

    Antrodia serialis

    Hainbat zuhaitz espezieren tamaina handiko hondar egurtsuetan usteldura marroia eragiten duen poliporazeo interesgarria da. Hondar egurtsuetan hedadura handia hartu ohi duen beige koloreko poliporazeo bat bezala aurkituko dugu mendian. Hazkunde nahiko zabala hartzen duen arren, genero bereko beste espezieekin bereiztea nahiko zaila da, eta ebaketa mikroskopikoak beharrezkoak izango dira bere identifikazio egokirako.

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Ganoderma lucidum

    Ganoderma lucidum

    Zuhaitzen enborretan bizi den onddoa da, urte osan zehar ikus dezakegu eta banaketa zabalekoa da, ia edonon aurki daitekeelarik. Oso preziatua da batez ere Asia aldetik. Txinan orain dela 4ooo topatu zuten eta Reishi izenaz ezagutzen da. Sendagai natural bezela erabiltzen da, arnas gaitzetarako eta beste hainbat gaixotasun sendatzeko, baita kolesterol maila jaisteko eta kantzerrari aurre…

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Ganoderma pfeifferi

    Ganoderma pfeifferi

    Apo erako basidioma garatzen du onddo handi honek. Ezinezkoa da beste ardagaietatik begi hutsez bereiztea, hala ere, hau gurean urria da. Basoaren egoera ekologiko egokiaren indikatzailea dela uste da. Himenoforoa poro txikiz osaturik dago. Generoaren tipikoak diren espora handiak ditu. Bere mamia oso gogorra da eta egurrezkoa dela ematen du beraz ez da jangarria.

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Polyporus squamosus

    Polyporus squamosus

    Zerrenda gorrian, gorrian babestu beharrekoen artean azaltzen den onddoa da.· Apo formako basidioma garatzen du eta himenoforoa poro txiki zuriz osaturik dauka. Ale gazteak jangarriak diren arren ez dauka aparteko balio gastronomikorik. Esporari dagokionez, hauek zilindrikoak dira, ia-ia obalak. Onddo saprofito lignikola da, hala ere ostalarian saprofitoki bizi daiteke.

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Royoporus badius

    Royoporus badius

    Onddo honetan pileoa eta estipea ondo bereizten dira. Pileoak kolore marroia dauka, estipea ordea kolore beltzekoa izaten da. Himenoforoa poroduna da, nahiko poro handiak ditu, 8mm-takoak izatera iritz baitaitezke. Onddoa ez da jangarria bere ehundura kortxoarena bezalakoa baita.

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Trametes versicolor

    Trametes versicolor

    Onddo lignikola denez gero, hildako enborretan hazten da urte sasoi osoan zehar. Ez dauka estiperik eta bere karpoforoa erdizirkularra da eta eraztun zentrukideak ditu kolore arre zein txuri-horixkakoak. Azala leuna izateaz gain nahiko disdiratsua da eta ertz ondulatuak ditu. Himenioforoa hodi finez osotuta dago eta mami fina, hauskorra eta usain atseginekoa da. Bestalde zaporea gazi-gozoa…

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia: