Ordena: Ranunculales
-
Aconitum anthora
Landaretxo belarkara hau Europako erdialdeko eta hegoaldeko mendietan aurki daiteke. Gure inguruan, Pirinioetan izaten da nagusi, baina mendebalderantz urriagoa da, eta Euskal Herriko mendebaldeko mendietan du muga. Bere loreek txinparta itxura hartzen dute baina irudi polit honen atzean landare oso toxiko bat ezkutatzen da, altisina izeneko pozoia baitute.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaSubklasea: RanunculidaeOrdena: RanunculalesFamilia: Ranunculaceae -
Aconitum variegatum subsp. pyrenaicum
Ira-belar urdina euskal endemismoa dela esan genezake, soilik mendebaldeko Piriniotan eta euskal mendietan azaltzen baita. Oso lore politak ditu baina ez da ikusteko espezie erraza, soilik altitude handiko guneetan hazten baita. Gainera, “Kaltebera” eta “Sentikorra” kategoriatan sailkatuta dago EAEko eta Nafarroako Zerrenda Gorrietan.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaSubklasea: RanunculidaeOrdena: RanunculalesFamilia: Ranunculaceae -
Adonis pyrenaica
Lore horidun landaretxo hau espezie nahiko arraroa dugu, soilik Piriniotan eta Alpeetako zenbait gune isolatuetan hazten baita, lurzoru harritsuetan. Hori dela eta, Nafarroako Espezie Mehatxatuen Zerrenda Gorrian ‘Zaurgarria’ kategorian sailkatuta dago.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaSubklasea: RanunculidaeOrdena: RanunculalesFamilia: Ranunculaceae -
Berberis vulgaris
Mendebaldeko Europan eta Asian aurkitzen den zuhaixka hau egungo klima baino kontinentalagoa izan zen garaietako aztarna dugu. Gaur egun, Durangaldeko kareharrizko mendietan eta Gorbeia mendian, Arabako hego-mendebaldean (Sobronen eta Fontetxan) eta Nafarroan (Kaparretan, Zangotzan eta Arbaiunen) baino ez da bizi. Hori dela eta, ‘Bakana’ bezala sailkaturik dago Espezie Mehatxatuen EAEko Katalogoan.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaSubklasea: RanunculidaeOrdena: RanunculalesFamilia: Berberidaceae



