Ordena: Rodentia
-
Marmota marmota
Marmota alpetarra Europan aurki daitezkeen bi marmota espezietan handiena da, baita gure kontinenteko karraskaririk handiena ere. Sciuridae familian sailkaturik dago katagorriekin batera, baina bai itxura eta baita portaera aldetik ere, ez dute animalia hauekiko antz handirik. Pirinioetako animaliarik ezagunenetariko bat da, ia mendizale guztiek ikusi edo, gutxienez entzun dutena.
-
Micromys minutus
Europan aurkitzen den sagu txikiena izan arren, oso ondo moldatu da gizakiak eraldaturiko eremuetara eta egun, gehiagotan aurkitzen da zekale landaketetan larreetan baino.
-
Microtus agrestis
Larre-lursagua, izenak dioen moduan, larre eta belardietan bizi den sagua da. Landa-lursaguaren antzekoa da baina honek belarri iletsuagoak ditu. Biek dute itxura borobil eta sendoa. Europan nahiko hedatua dagoen espezie da eta Euskal Herri ia osoan agertzen da, Nafarroako hegoaldean izan ezik.
-
Microtus arvalis
Landa lursagua lurrazpian bizi den sagutxoa dugu eta basoko zenbait espezieren elikagai-iturri nagusia. Euskal Herriko populazio guztiak Piriniotan aurkitzen dira eta duela urte batzuk nekez ikuste baziren ere, landa lursaguek eztanda demografiko garrantzitsu bat pairatu dute azken 30 urteotan eta ondorioz, euren banaketa eremuak zabaltzen doaz.
-
Microtus cabrerae
Cabrera lursagua Iberiar penintsulako karraskari endemiko bat da eta azkeneko hamarkadetako nekazaritzaren intentsifikazioak eta gehiegizko abeltzantzak bere banaketa eremuaren zatiketa eragin dute, espezie honen egoera zailduz.
-
Microtus duodecimcostatus
Duela gutxi arte beste zenbait Microtus-ekin batera, espezie hau Pitymys generoan sartzen zen. Beste genero batean kokatzeko arrazoiak espezie hauen lurrazpiko bizimodua eta banaketa geografikoa izan ziren. Izan ere, Eurasia eta Iparramerikako hegoaldeko espezieetan dute jatorria eta gainontzeko Microtus-ak iparralderagoko espezieetan. Jatorri hau gaur egungo banaketan islatzen den arren, ez da genero desberdinetan bereizteko nahikoa.
-
Microtus gerbei
Satain piriniarra (Microtus gerbei) Cricetidae familiako karraskari espezie bat da. Duela urte batzuk arte, Pitymis generoan sartzen zuten baina gaur egun subgenero mailara jaitsi dute.
-
Microtus lusitanicus
Lursagu lusitaniarra lurrazpiko bizimodura moldatutako mikrougaztuna da. Nahiz eta batzuetan lurzoruan sortutako lur mendixkek agerian uzten duten bere presentzia, oro har oharkabean pasatzen den espeziea da.
-
Mus spretus
Landa-sagua eremu mediterraneoko sagutxoa dugu. Etxe saguarekin estuki ahaidetutako espeziea da eta, biak oso antzekoak diren arren, izenak dioen bezala, landa sagua arruntagoa da eremu mediterranearreko landa eremuetan eta etxe sagua, aldiz, antropizatutako lekuetan.









