Ordena: Russulales
-
Lactarius chrysorrheus
Onddo honen izena, mozterakoan askatzen duen esne itxurako jariakinetik dator, hasieran txurixka bada ere berehala kolore horia hartzen duena. Pileoa hasieran inbutu ganbil formakoa da baina denborarekin lautuz doa eta kolore naranja arrea hartuz. Estipea berriz, motza eta barrutik hutsa da. Nahiz eta toxikoa ez izan, ez da jangarria duen zapore mingotsagatik. Pagadi, harizti eta…
-
Lactarius deliciosus
Neurri ertaineko perretxiko arrunta da, gero eta preziatuagoa Euskal Herriko perretxiko-biltzaileen artean. Garai batean ez zen jaten Euskal Herrian, baina mende hasieran katalanek ekarri ziguten ohitura hau. Lurzoru basikotako pinuditan hazi ohi da. Arazoak eman ditzake Lactarius torminosus espezie toxikoarekin nahasteagatik, baina hau urkiekin mikorrizatzen da eta morfologiagatik ere nahiko bereizgarria da.
-
Lactarius torminosus
Izen arruntak dioen bezala, esngeorriarekin nahas daitekeen espeziea da; hau, ordea, toxikoa da. Urkien inguruan hazi ohi dira perretxikoak, Betula generoko zuhaitzekin mikorrizak eratzen baititu onddoak. Udaren amaieran eta udazkenean garatu ohi dira fruitu-gorputzak, eta, esan bezala, esnegorriaren (Lactarius deliciosus) antz handia izan ohi dute. Hala ere, erraza da zenbait jarraibide kontuan hartuta bi espezietako…
-
Russula cyanoxantha
Onddo honen mamia itxia izaten da, Russula virescens-ena bezala eta biei azkar erasotzen diete intsektuen larbek. Russulen artean biak dira estimatuenak jateko orduan. Russula zein Lactarius taldeko onddoak apurtzen ditugunean, hauek klariona bezala apurtzen dira, ez dira tarraten beste onddoak bezala. Lactarius taldekoak moztean latexa isurtzen dute, Russulak ez. Modu honetan bereizten dira bi taldeak. Urretxak, Russula…
-
Russula sardonia
Koniferoen azpian agertzen den Euskal Herriko russula arruntenetarikoa eta ugarienetarikoa da. Orriak eta mamiak amoniakoarekin erreakzionatzen duten bi russula daude, R. sadonia eta R. cavipes. Amoniakoarekin kontaktuan jartzean kolore gorri edo arrosaxka hartzen dute. Mendian beste zenbait russulekin nahastea erraza denez, ezaugarri guztiak kontuan izan behar dira.
-
Russula virescens
Euskal Herrian hazten diren Russulen artean bilatuena eta estimatuena da. Euskal Herritik at ordea ez da batere estimatua. Amanita phalloides onddo hilgarriarekin nahasi daiteke. Azken honek bolba eta eraztuna dauzka, gibelurdinak ez ordea. Russula berde gozoen taldean sailkatuta dago, eta burdin sulfatoaz kolore arrosa zurbila ematen du, urretxak (Russula cyanoxantha) ez bezala.
-
Stereum hirsutum
Onddo saprofito lignikola denez, zuhaitz hilen egurraz elikatzen da. Borobil-erdiko forma dauka eta kolore nahiko argiak hasieran, gero gris antza hartzen doazenak. Karpoforo larrukara eta elastikoa daukanez, maiz kostra itxura hartzen du. Ile gogorrez eslitako azala dauka normalean, eta himenioforoa aldiz geruzatua eta leuna da. Enbor iletan aurkitzen da gehienetan, multzoka, ilarak soruz. Urte osoan…






