Ordena: Squamata
-
Rhinechis scalaris
Euska Herriko suge lirain eta ederrenetakoa dugu eskailera-sugea. Oso eguzkizalea dugu eta gurean alde mediterraneoan soilik agertzen da. Alde dortsalean bi lerro paralelo ditu luzetara, eta gazteak direnean hainbat lerro perpendikularrez lotzen dira biak (banako helduetan bi lerro paraleloak bakarrik mantentzen dira); egitura honek ematen dio izena espezieari.
-
Timon lepidus
Urte askoan zehar Lacerta generoaren barruan sailkatua izan zen arren, egun, gardatxoaren izen zientifikoa Timon lepidus da. Euskal Herriko narrastirik handienetariko bat da eta hego isurialdean aurki daiteke. Habitat konplexuak atsegin ditu eta harkaitzen inguruan ibili ohi da, berauetako arrakala edo zuloetan izaten baitu gordelekua. Intsektuetaz elikatzen da eta hegazti harrapariak izan ohi dira bere harrapari nagusiak.
-
Vipera aspis
Sugeek oro har eta sugegorriek bereziki duten fama txarrak asko zaildu die bizitza animalia hauei. Gizakiak egindako jazarpenak kalte ikaragarriak egin dizkie sugegorrien populazioei, leku askotan desagertzeraino. jazarpen hori erabat bidegabea da halere, sugegorriak animalia lasaiak dira eta ahal duten heinean ihes egiten diote gizakiari. Lasai ibiltzen dira beren bizilekuetan sugandilak, satitxuak eta abar ehizatzen…
-
Vipera latastei
Euskal Herrian banaketa mugatua duen sugea dugu Lataste sugegorria, soilik Nafarroa hego-ekialdean agertzen da. Bere morfologia dela-eta, gure herrialdean agetzen den Aspis sugegorriarekin (Vipera aspis) nahastu daiteke. Hala ere, lataste sugegorriak bereizgarria egiten dion sudur-apendizea aurkezten du, sugegorri hau benetan zoragarria egiten duen ezaugarria alegia.
-
Vipera seoanei
Tamaina ertaineko sugegorria da Vipera seoanei. Iberiar penintsulako endemismoa da, Portugaleko ipar-mendebaldeko mendietatik Pirinioen mendebalderaino zabaltzen da. Euskal Herrian aurkitzen diren beste bi sugegorri-espezieekin alderatuz eremu freskoago eta hezeagoetan egoten da kantauriarra, hau da, sasietan eta, baso- zein larre-ertzetan dauden sastrakadietan. Isurialde atlantikoan arrunta da oso eta itsas mailaraino hel daiteke.




