Ordena: Strigiformes
-
Aegolius funereus
Ipar Hemisferioan banapen nahiko orokorra eta zabala duen arren, Euskal Herrian banaketa oso txikia duen hontza dugu hau. Altitude handietan aurkitzen da, eta Nafarroako gune zehatz batzuetan soilik aurki dezakegu. Gainera bizitza guztiz gautarra du, beraz ikusteko nahiko zaila izaten da.
-
Asio flammeus
Euskal Herrian noiz behinka aurki dezakegun harraparia dugu zingira-hontza. Negua igarotzera migratzen du inguru hauetara eta larre edota hezeguneetan igarotzen dute garai hau, uda aldean berriro ere iparralderagoko guneetara joanez.
-
Asio otus
Hontz ertaina Ipar Hemisferioko ia lurralde osoan hedaturik dagoen harrapari gautarra da, ugaria, eta kontserbazio arazo berezirik ez duena. Identifikatzeko erraza da buruaren gainaldean dituen belarri-xerlo handiei erreparatuz gero. Euskal Herriko lurralde guztian aurki daiteke, era guztietako habitatetan, herri eta hiri handietako parkeetan barne. Ugaztun txikiez elikatu ohi da.
-
Athene noctua
Euskal Herrian Strigidae familiako hainbat espezie daude, eta hauen artean guztiongandik ezaguna den mozolo arrunta dugu. Hegazti honek orbain zuriz beteriko lumaia marroixka, eta begi handi eta horiak ditu. Animalia hau larretan aurkitzen diren hesien zutabeetan ezarrita ikustea nahiko ohikoa izaten da.
-
Otus scops
Apo hontza Iberia Penintsulako hontzik txikiena da. Kolorazio kriptikoa du, enborraren antza hartzen baitu eta, sarri, zaila da non dagoen ikustea. Hontz hau migratzailea da eta uda soilik igarotzen du gure artean.
-
Strix aluco
Euskal Herriko hegazti harrapari gautar arruntena da ziurrenik urubia, ulu bereizgarri eta ezaguna duen espeziea. Tamaina ertaineko harraparia da, eta Europa guztian, Afrika iparraldean eta Asia mendebaldean hedaturik dago. Batez ere baso hostoerorkorrei loturiko espeziea izan arren, askotariko habitatetan topa daiteke urubia, herrietako eta hirietako parkeetan barne. Ugaztun txikiez elikatu ohi da, eta ikusmen ona…
-
Tyto alba
Ia mundu guztian hedaturik dagoen hegazti eder hau, hainbat eta hainbat herrialdetako istorio eta mitologiatan agertu den animalia izan da.






