Animaliak
-
Landa-sagua
Mus spretus
Landa-sagua eremu mediterraneoko sagutxoa dugu. Etxe saguarekin estuki ahaidetutako espeziea da eta, biak oso antzekoak diren arren, izenak dioen bezala, landa sagua arruntagoa da eremu mediterranearreko landa eremuetan eta etxe sagua, aldiz, antropizatutako lekuetan.
-
Erbinude zuria
Mustela erminea
Karniboro txiki hau gurean ikusi ahal izateko Bizkaiko mendebaldea edo Nafarroako Belagua bisitatu beharko dugu. Erbinude zuriaren bereizgarri nagusia buztan puntan duen orban beltza da; ezaugarri hau da, gainera, beste mustelido txikiengandik desberditzeko ezaugarri bistakoena. Neguan, ilajea erabat zuria duenean ere, buztan punta beltza mantentzen du.
-
Bisoi europarra edo Ur-ipurtatsa
Mustela lutreola
Denbora pasa ahala gero eta ezagunago egiten ari den arren gure faunako ugaztun ezezagunenetarikoa da ur-ipurtatsa edo bisoi europarra. Bereganako interesaren arrazoi nagusia, bere banaketa jasaten ari den murrizketa da. Joan den mendearen erdialderarte Erdialdeko Europaren zati handi bat betetzen zuen animalia hau, desagertzeko arrisku larrian da gaur egun, eta bere populazio bideragarri bakarrak iberiar…
-
Erbinudea
Mustela nivalis
Erbinudea karniboroen ordeneko espezierik txikiena izan arren, ehiztari bikaina. Iberiar Penintsulan ilajea ez zaio aldatzen neguan, baina latitude altuagoetan, kolore zuria hartzen du urteko hilabeterik hotzenetan. Mundu osoan espeziea 10 subespezietan banatzen dela adostua dago, baina azterketa filogenetiko berrienek erbinudearen taxonomian aldaketak ekarriko dituzte datozen urteetan.
-
Ipurtatsa
Mustela putorius
Ipurtatsa Euskal Herri osoan zehar zabalduta dago, hala ere, datuen arabera, bere populazioen tamaina txikia dela dirudi. Horrela, EAE-ko eta Nafarroako katalogoetan “Interes Bereziko” espezie gisa sailkatuta dago. Espezie honen mehatxu nagusiak, harrapaketak eta bere habitataren eraldaketa dira. Halaber, espezieak nozitu duen parasitosi gaixotasunak ere eragin kaltegarria izan du bere populazioengan.
-
Lursagu gorria
Myodes glareolus
Rodentia familiako karraskari txikia da lursagu gorria (Myodes glareolus), gurean agertzen den subespeziea, Iberiar Penintsulako gainontzekoekin alderatuta, tamaina txikiagokoa izan ohi delarik. Maiz, larre-lursaguarekin (Microtus agrestis) nahasten da animalia hau, izan ere, jubenilen ilaia gris kolorekoa izan ohi da, larre-lursagu helduetan aurki daitekeenaren oso antzekoa. Hala ere, helduen ilaia kolore gorrixka oso berezikoa da, animalia…
-
Bechstein saguzarra
Myotis bechsteinii
Bechstein saguzarra baso zaharrei loturiko saguzar espeziea da. Banaketa zabala izan arren, populazioak oso lokalizatuak dira eta egungo eskasia nabarmena da Pleistozenotik Neolitikorainoko erregistro fosilean ikusiriko maiztasunarekin alderatuta. Zaurgarri kontsideraturiko espeziea da, eta baso zahar eta zuhaitz hilak mantentzea ezinbestekotzat jotzen da espezie honen biziraupena bermatzeko.
-
Arratoi-belarri ertaina
Myotis blythii
Tamaina handiko saguzarra da, Myotis myotis generokidearen oso antzekoa, kopetako orban zuririk ez duen kasuetan, batez ere. Banaketa zabala du baina ez da oso ugaria, eta Euskal Herrian ez dira kolonia asko aurkitu. Iberiar penintsulan 50 kumatze-kolonia ezagutzen dira eta zaurgarri kontsideraturiko espeziea da. Urte luzetan zehar zenbait autorek M. myotis espeziearen subespezie kontsideratu dute, M. myotis oxygnathus izenarekin.
-








