Onddoak

  • Macrolepiota mastoidea

    Macrolepiota mastoidea

    Tamaina handiko onddo hau, generokidea den Macrolepiota procera baino ezezagunagoa da. Bi espezie hauek bilatuak dira onddo-biltzaileengatik bere zapore eta usain atseginak direla eta.  Macrolepiota mastoidea onddoak kolore ilunagoko ezkata konzentrikoak ditu krema koloredun kutikularen gainean. Hanka luze eta zuntzakara dauka, hau, barrutik hutsik egoten da. Belardienetan aurkitzen da udazkenean zehar.

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Macrolepiota procera

    Macrolepiota procera

    Zapore leuna eta tamaina handia lortzen duen onddoa izanik ez da harritzekoa Euskal Herriko perretxiko–biltzaile ugarik jasotzea. 25cm-tako txapel handi eta mamitsua gara dezake. Ez da bereziki zaila morfologikoki bereiztea antzekoak diren onddo toxikoetatik. Udatik udazkenera belardi eta bide bazterretan aurki dezakegun onddo ikusgarria da.

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Marasmiellus ramealis

    Marasmiellus ramealis

    Nahiko espezie arrunta da onddo bitxi hau. Hemen erabilerarik ematen ez zaionez eta hain tamaina txikia duenez oharkabean pasatzen da jende gehienarentzat, baina benetan onddo berezi eta polita da naturako izaki txikiei erreparatzen dien naturzaleentzat.

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Marasmius oreades

    Marasmius oreades

    Hankaluzea, marasmio jangarria ere deitua, izugarri hedatutako perretxikoa da. Hizkuntza askotan ditu izen arruntak, eskualde geografikoaren araberakoak. Euskal izenek, bere estipe luze eta jateko balioari egiten diote erreferentzia. Izan ere, perretxiko hau oso preziatua da bere zaporeagatik eta adituek zapore bikainekotzat jotzen dute, nahiz eta beste onddo jangarri asko bezain mamitsua ez izan.

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Marasmius rotula

    Marasmius rotula

    Perretxiko hau ez da jangarria, tamaina txikia izateaz gain, mamirik ez duelako. Txapela oso txikia eta zilborduna da, kolore zuria du. Estipea ere ez da handia eta gainera, oso mehea da. Behealdean kolore ilunagoa duen arren, goialdean txapelaren kolore antzekoa du. Orriak hasieran zuriak dira, eta gerora krema edo okre kolorea izaten dute. Orriak elkarrengadik…

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Morchella esculenta

    Morchella esculenta

    Beste askomikotoren bat  bezala, Morchella esculenta, Vaticanoan biltzea debekatu egin zuten. Honen zergatia oso erreza da, Aita Santuak horren gogoko zuen onddo hau, beretzako nahi zituela guztiak, horregatik biltzea debekatu zuen. Ez dago esan beharrik onddo hau jateko bikaina dela, beti ere, ondo egina dagoenean, bestela heste eta urdaileko gaitzak eragiten ditu. Honako onddo hau,…

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Mutinus caninus

    Mutinus caninus

    Euskarazko izenak adierazten duen bezala, onddo honek txakur baten zakilaren antza dauka. Phallus impudicus onddoarekin nahastu daitekeen arren, M. caninus txikiagoa da eta alea heldua denean kolore gorriko gleba izaten du. Arrautzak ere, forma luzanga dauka. Espezie hau usteltzen hari den hosto eta egurren gainean garatzen da hostozabalen zein koniferoen basoetan. 

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Mycena haematopus

    Mycena haematopus

    Mycena haematopus onddoak kolore moreko isurkina botatzen du, espezie honen oso adierazgarria dena. Mycena espezietatik ezaguterrezena da, eta isurkin morea garapen fase aurreratuenetan erraz ikus daiteke, bereziki estipearen oinarrian. Mycena haematopus multzoetan hazten da, hildako egurretan bereziki.

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Mycena pseudocorticola

    Mycena pseudocorticola

    Basidiomikoto txiki hau bizirik dauden hostozabalen enborretako azalean ateratzen da, hau da, bizkarroia da, baina ez du jateko batere baliorik. Gainera udazkenean eta neguan ateratzen da.

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia: