Onddoak
-
Trametes versicolor
Onddo lignikola denez gero, hildako enborretan hazten da urte sasoi osoan zehar. Ez dauka estiperik eta bere karpoforoa erdizirkularra da eta eraztun zentrukideak ditu kolore arre zein txuri-horixkakoak. Azala leuna izateaz gain nahiko disdiratsua da eta ertz ondulatuak ditu. Himenioforoa hodi finez osotuta dago eta mami fina, hauskorra eta usain atseginekoa da. Bestalde zaporea gazi-gozoa…
-
Tricholoma equestre
Perretxiko arrunta eta preziatua da Frantziako hego-mendebaldean. Hego Euskal Herrian aldiz ez da jaten, bertako pinudietan ez baita hain arrunta. Udazken amaieratik lehenengo izozteak iritsi arte aurki daiteke. Jangarri ona da baina kontuz ibiltzekoa, erraza baita Cortinarius splendens eta Amanita phaloides espezie hilgarriekin nahastea.
-
Tricholoma focale
Pinudietan ohikoa den Tricholoma generoko espeziea, aurkezten dituen tonu gorrixkengatik deigarria dena. Bere eraztun zuntzakarak, zartatzeko joera daukan kutikula leunak eta haragi trinkoak espezie hau besteengandik bereizgarri bilakatzen dute.
-
Tricholoma terreum
Ziza arrea perretxiko txikia eta jangarria da. Beste espezie batzuekin nahas daiteke, baina T. pardinum pozointsuarekin nahastea da arriskutsuena. Azken horrek tamaina handiagoa izaten du eta mardulagoa da, gainera, txapela ezkata zentrukide bakan eta beltzaxkaz estalia du.
-
Tricholoma tigrinum
Gure basoetan oso urria den espeziea da hau baina ugaria den lekuetan, Bosgos edo Jurako lurraldeetan esate bateko, intoxikazio gehien eragiten onddoa da. Eite ikusgarriko onddoa da, nahiz eta tamaina ertaineko onddoa izan, pileoak 5-10 cm izaten ditu. Tonu grisak nagusitzen dira onddo honetan eta txapelan kontzentrikoak diren orbain iletsu ilunagoak izaten ditu.
-
Tylopilus felleus
Espezie honen zapore mingotsa dela eta, latineko “fel” (bilis)-etik datorkio bere izena. Onddo honen kanpoko koloreak nahiz mamiarenak Boletus edulisen antza du. Perretxikozale askok Boletus arrunta delakoan etxera eraman eta jaterakoan, bere zapore mingotsa dela eta ustekabeko ederra hartzen dute. Izan ere ale bakar batek beste guztien zaporea aldatzen du, platerkada guztiz hondatuz. Jangarria den beste…





