Onddoak
-
Galerina marginata
Tamainaz espezie txikia bada ere, daukan amatoxina kantitate altuak hilgarria bilakatzen du. Espezie hau besteengandik bereizteko ezaugarriak mamiaren hirina usaia, eta ezkatarik gabeko eraztuna dira.
-
Ganoderma lucidum
Zuhaitzen enborretan bizi den onddoa da, urte osan zehar ikus dezakegu eta banaketa zabalekoa da, ia edonon aurki daitekeelarik. Oso preziatua da batez ere Asia aldetik. Txinan orain dela 4ooo topatu zuten eta Reishi izenaz ezagutzen da. Sendagai natural bezela erabiltzen da, arnas gaitzetarako eta beste hainbat gaixotasun sendatzeko, baita kolesterol maila jaisteko eta kantzerrari aurre…
-
Ganoderma pfeifferi
Apo erako basidioma garatzen du onddo handi honek. Ezinezkoa da beste ardagaietatik begi hutsez bereiztea, hala ere, hau gurean urria da. Basoaren egoera ekologiko egokiaren indikatzailea dela uste da. Himenoforoa poro txikiz osaturik dago. Generoaren tipikoak diren espora handiak ditu. Bere mamia oso gogorra da eta egurrezkoa dela ematen du beraz ez da jangarria.
-
Geastrum fimbriatum
Ondo honen ezaugarririk deigarriena garatzen duen fruitu gorputza da. Izan ere bere exoperidioa zabaltzerakoan 5-9 besotan banatu egiten da izar itxura hartuz. Endoperidioa aldiz zaku forma dauka eta alde apikalean peristoma dago esporak kanporatzeko. Udaberri amaieran agertzen dira eta udazkenerarte irauten dute, gustokoen duten habitata koniferoen basoa izanda



