Kategoria: Angiospermoak
-
Acer campestre
Euskal Herriko astigarrik arruntena dugu hau, Europa osoan zehar banatuta dagoena. Udazkenean bueltaka erortzen zaizkien hazi xelebreengatik dira agian ezagun astigarrak eta gure mendietan nahiz herri inguruetan topa ditzakegu mota honetakoak.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaOrdena: SapindalesFamilia: Aceraceae -
Acer monspessulanum
Eskualde mediterranearreko astigarra dugu hau, Euskal Herrian oso arrunta ez dena. Nahiko ugaria da Montpellier inguruan eta hori dela eta, Montpellierreko astigarra ere deitua da. Gainontzeko astigarretatik bereizten dituen hiru lobulutako hostoak ditu eta udazkenean kolore gorri deigarriak hartzen dituzte hauek.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaSubklasea: RosidaeOrdena: SapindalesFamilia: Aceraceae -
Acer negundo
Negundo astigarra Ipar Ameriketakoa dugu jatorriz baina Europan ornamental modura landatzen hasi zenetik izugarri hedatu da kontinente honetan ere. Oso zuhaitz erresistentea dugu, kutsatutako zonaldeetan ondo hazten dena eta beraz, maiz lehenengoetarikoa da giza-jardueraren ondorioz asaldatutako guneetan hazten dena. Zenbait lekutan, espezie inbasoretzat ere jotzen da.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaOrdena: SapindalesFamilia: Aceraceae -
Acer platanoides
Astigar zorrotza platanoaren (Platanus x hispanica) oso antzeko hostoa duen astigarra dugu eta hortik datorkio, hain zuzen ere, izen zientifikoa. Europako iparraldeko zuhaitza dugu jatorriz (Norbegiako astigarra ere deitua da) baina Ipar Amerikan asko zabaldu egin da bertako astigarra (Acer saccharum) desplazatzen ari delarik. Oso zuhaitz erresistentea da eta arrazoi honengatik, maiz ikus daiteke hiriguneetan…
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaOrdena: SapindalesFamilia: Aceraceae -
Acer pseudoplatanus
Astigar zuria astigar zorrotzaren antzeko espeziea da baina honen hostoek, platanoaren hostoekin baino, mahatsondoaren hostoekin antza handiagoa dute. Espezie hau Europa erdialdekoa da jatorriz baina bere egurrarengatik kultibatzen da eta leku askotan naturalizatu egin da. Euskal Herrian ere, nahiko espezie arrunta dugu.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaOrdena: SapindalesFamilia: Aceraceae -
Aconitum anthora
Landaretxo belarkara hau Europako erdialdeko eta hegoaldeko mendietan aurki daiteke. Gure inguruan, Pirinioetan izaten da nagusi, baina mendebalderantz urriagoa da, eta Euskal Herriko mendebaldeko mendietan du muga. Bere loreek txinparta itxura hartzen dute baina irudi polit honen atzean landare oso toxiko bat ezkutatzen da, altisina izeneko pozoia baitute.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaSubklasea: RanunculidaeOrdena: RanunculalesFamilia: Ranunculaceae -
Aconitum variegatum subsp. pyrenaicum
Ira-belar urdina euskal endemismoa dela esan genezake, soilik mendebaldeko Piriniotan eta euskal mendietan azaltzen baita. Oso lore politak ditu baina ez da ikusteko espezie erraza, soilik altitude handiko guneetan hazten baita. Gainera, “Kaltebera” eta “Sentikorra” kategoriatan sailkatuta dago EAEko eta Nafarroako Zerrenda Gorrietan.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaSubklasea: RanunculidaeOrdena: RanunculalesFamilia: Ranunculaceae -
Adonis pyrenaica
Lore horidun landaretxo hau espezie nahiko arraroa dugu, soilik Piriniotan eta Alpeetako zenbait gune isolatuetan hazten baita, lurzoru harritsuetan. Hori dela eta, Nafarroako Espezie Mehatxatuen Zerrenda Gorrian ‘Zaurgarria’ kategorian sailkatuta dago.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaSubklasea: RanunculidaeOrdena: RanunculalesFamilia: Ranunculaceae -
Allium victorialis
Erraboiletatik aurrera hazten den landare hau mendietako gune harritsuetan aurki dezakegu, 900 metroetatik aurrera, multzo nahiko oparoak eratuz. Hala ere, euskal isurialdean baino ez da agertzen, Zalamatik, Gorbeia eta Anboto igaroz, Aizkorri eta Aralarreraino, beti ere lainoek ukitzen dituzten erlaitzetan.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaSubklasea: LiliidaeOrdena: AsparagalesFamilia: Amaryllidaceae -
Alyssum loiseleurii
Mulutxo hau Bizkaiko Golkoko zonalde atlantiar-pirenaikoko endemismoa da eta Lapurdi zein Gipuzkoako kostaldeko zenbait dunatan hazten da, Bizkaiko kostaldetik erabat desagertu baita. 2011. urtean EAEko espezie mehatxatuen katalogoan ‘Kaltebera’ bezala sailkatu zen eta galtzeko arriskuan dagoela uste da.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaSubklasea: DilleniidaeOrdena: CapparalesFamilia: Brassicaceae









