Kategoria: Angiospermoak
-
Erica arborea
IƱarra, mundu mailan asko hedatu den txilarra dugu. Lore zuriko landare hau eskualde mediterranearreko espezie tipikoa da eta bere latinezko izenak dioen moduan, beste txilarrak baino handiagoa da, zuhaitz txiki baten itxurakoa. Baldintzak egokiak direnean 7 metroraino luzatu daiteke baina Euskal Herrian, gehienetan ez ditu 4 metroak gainditzen.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaSubklasea: DilleniidaeOrdena: EricalesFamilia: Ericaceae -
Erica cinerea
Ainar arruntaren (Calluna vulgaris) antzeko espeziea dugu hau baina bere izen espezifikoak dioen moduan, ainar purpurak itxura errauskara du eta hostoek kolore morexkak aurkezten dituzte zenbaitetan. Europako erdialde eta mendebaldean zehar banaturik dago eta Euskal Herriko iparraldeko mendiguneetan erraz ikusi daitekeen espeziea da.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaSubklasea: DilleniidaeOrdena: EricalesFamilia: Ericaceae -
Erica lusitanica
Portugal txilarra Iberiar Penintsulako eta Frantziako ipar-mendebaldeko endemismoa da. Lore zuriko txilar hau itsas mailatik 800 metrora aurki dezakegu, sasiarte hezeetan zein txilardietan eta beste txilar gehienak ez bezala, honako hau neguan loratzen da, abendutik martxora bitartean.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaSubklasea: DilleniidaeOrdena: EricalesFamilia: Ericaceae -
Erica scoparia
Erratz-txilarra zuhaixka itxurako txilarra dugu baina forma berdineko txilarrek ez-bezala, honek lore hori-berdeak ditu. Eskualde atlantiko-mediterranearrean hazten den espeziea da eta Euskal Herrian, bereziki Nafarroan da ugaria.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaSubklasea: DilleniidaeOrdena: EricalesFamilia: Ericaceae -
Erica tetralix
Txilar lauhostoa zohikaztegietan hazten den txilarra dugu. Zuhaixka honek lore ugari izaten ditu adarren muturrean eta launaka multzokatzen diren hosto txikiak, espezieari izena ematen diotenak. Europako ipar-mendebaldean zehar zabaldurik dago.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaSubklasea: DilleniidaeOrdena: EricalesFamilia: Ericaceae -
Erica vagans
Itsasertz atlantikoko larreetan hazten den txilar burusoilak, itsas ezpondetako gainaldeak eta goi-lautadak betetzen ditu. Landare hau mulu sendo eta hedatua da, kolore arroseko lore ugari eta deigarriak dituena. Euskal Herrian isuri kantauriarrean aurki daiteke, eta urriagoa da eskualde mediterranearrean.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaSubklasea: DilleniidaeOrdena: EricalesFamilia: Ericaceae





