Dibisioa: Magnoliophyta

  • Phyteuma orbiculare

    Phyteuma orbiculare

    Goi mendietako argiguneetan hazten den landare polit hauskorra dugu hau. Mendizaleen arreta deitzeko moduko lore urdin-morexkak garatzen ditu udaberrian eta Grimm anaien arreta ere bereganatu zuen, Rapunzel ipuineko lore magikoa baitzen hauxe.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Subklasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Platanus x hybrida

    Platanus x hybrida

    Platanoa hiriguneetako zuhaitz arruntenetako bat dugu. Espezie hau Platanus orientalis eta Platanus occidentalis zuhaitzen arteko hibridua dugu eta Espainian agertzen da lehen aldiz, 17. mendean. Orduztik oso kultibatua izan da eta zenbait zonaldeetan naturalizaturik ere aurki dezakegu.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Prunus insititia

    Prunus insititia

    Makrofanerofito hau lapatxondo bezala ezagutzen den zuhaixka bat da.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Prunus laurocerasus

    Prunus laurocerasus

    Prunus generoko espezie betiberde bat da. Jatorrizkoa Euskal Herrikoa izan ez arren, landare ornamental bezala landatu izan ohi da, batzuetan bertakotuz. Bere baldintza ekologikoak eman ezean, garapen handiagoaren faltan, zuhaixka bezala garatzen da. Euskal Herrian gerezi erramu bezala ezagutzen dugu.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Prunus lusitanica

    Prunus lusitanica

    Erramuarekin antza izan dezakeen zuhaixka hau desagertutzat ematen zen Euskal Herrian baina duela urte batzuk hiru populazio aurkitu ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, guztiak altitude baxuetan eta sakan babestu eta mehartsuetan. Hori dela eta, 2011. urtean argitaratutako EAEko Espezie Mehatxatuen Katalogoan zerrendaturik dago, ‘Galzorian’ kategorian.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Subklasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Prunus mahaleb

    Oilarana errosazeoen familiako zuhaitz txikia da eta gereziondoaren antz handia du. Zuhaixka edo zuhaitz txiki hau 10 m-rainokoa da eta zur usaintsua du. Hosto obatu horzdunak eta lukutan antolatutako lore zuriak ditu. Fruitua drupa-motakoa eta gorrixka edo beltza da. Leku bero edo epeletan hazten da.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Prunus padus

    Prunus padus

    Otsa-gereziondoa, gereziondoarekin antza duen zuhaitza da baina honen loreak luku itxurako infloreszentzietan batzen dira. 2011. urtetik dago EAEko Espezie Mehatxatuen Katalogoan, Galtzeko arriskuan dagoen espezie modura zerrendatuta.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Subklasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Pulmonaria longifolia

    Pulmonaria longifolia

    Biri-belarra Europa mendebalde eta hegoaldean endemikoa den landarea da. Hostoetan oso bereizgarriak diren orbain zuriak ditu, eta landareak dituen hainbat konposaturengatik sendabelar modura oso erabilia den landarea da.

    “Kategoria”:
    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia: