Dibisioa: Magnoliophyta
-
Ulmus glabra
Zumar hostozabala (U. glabra) Ulmus generoko hostorik handieneko zuhaitza da. Glabra hitzak latinez leuna esan nahi du, gainontzekoak baino enbor azal leunagoa duela adieraziz. Altitude handiagoetara igotzen da bere ahaideekin konparatzen badugu, esaterako U. minor-ekin. Hosto erorkorreko baso hezeetan hazten da, batez ere ibai bazter eta trokarteetan. Eskualde Eurosiberiarrean banatzen da, Asiako mendebaldeania eta Europa…
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaOrdena: RosalesFamilia: Ulmaceae -
Ulmus laevis
Zumar dilindaria zuhaitz hostogalkorra da, klima epel-hezeetako urertzetan aurkitzen dena, ibai handien inguruan edo lurzoru hezeetan zehar. Gune urperatuetan, hau da, baldintza anoxikoetan bizirauteko gaitasuna duen zumar bakarretakoa da. Europa erdian eta ekialdean zehar banatzen da. Europan arrarotzat hartzen da eta uholdeak ohikoak diren guneetan babestuz aurrera egiten du. Gainontzeko zumarretatik erraz bereizten da lorek…
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaOrdena: RosalesFamilia: Ulmaceae -
Ulmus pumila
Siberiako zumarra Asia iparraldekoa da jatorriz, hain zuzen ere, Siberia, India eta Txinakoa. Neurri ertaineko zuhaitza da, 10-20 m-koa. Udaberrian loratzen da, hostoak garatu baino lehen. Gainontzeko espezieetatik bereizten da auto-polinizatzeko gaitasuna garatuagoa duelako. Klima epeletan zuhaitzak ez du asko bizirauten, gutxitan iristen da 60 urteetara, baina ingurune optimoetan 100-150 urterainoko biziraupena izatera iritsi daiteke.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaOrdena: UrticalesFamilia: Ulmaceae -
Urtica dioica
Hosto iraunkorreko hemikriptofitoa da osina. Eskualde epel osoan zehar banaketa zabala duen landare espezie honen ezaugarririk ezagunena bere ile erresumingarriak dira. Ile hauek azetilkolina delako likidoa dute barnean eta beraz, azala hauekin kontaktuak jartzen denean sumindurak sortzen dira. Honez gain, sendabelar moduan izan ditzakeen erabilerengatik ere oso famatua da.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: MagnoliopsidaOrdena: UrticalesFamilia: Urticaceae



