Euskal Herrian, eta batez ere Gasteiz inguruan, asko jaten den perretxikoa izan arren, pertsona alergikoengan pozoindurak gertatu dira. Bestalde, erraz nahas daiteke Entoloma sinuatum perretxiko pozointsuarekin. Euskal Herrian, gertatzen diren pozoinduren %95 eragiten du. Gris ilun koloreko txapela du eta zuri grisaxka koloreko hanka mardula. Udazkenean eta neguaren hasieran topatu daiteke hostozabalen eta koniferoen basoetan.
Gure basoetan nahiko arrunta da onddo hau. Mami fin eta gutxikoa den onddo honek muskarina dauka eta honek “ intoxikazio sodorianoa” eragiten du. Tonu zuriak dira nagusi eta erreflexu arrosak izan ditzakeen onddoa da. Generokidea den Clitocybe dealbata-rekin nahas daitekeen onddoa da.
Onddo txiki eta eder honek ez dauka jateko balio berezirik. Zohikaztegi eta enbor hilen artean hazten da udazkenean. Lurretik 3cm altxatzen den onddo hau, Iberiar Penintsulako “Zerrenda Gorrian” ageri da, babestu beharreko onddo agarikoidea baita.
Perretxiko arrunta eta preziatua da Frantziako hego-mendebaldean. Hego Euskal Herrian aldiz ez da jaten, bertako pinudietan ez baita hain arrunta. Udazken amaieratik lehenengo izozteak iritsi arte aurki daiteke. Jangarri ona da baina kontuz ibiltzekoa, erraza baita Cortinarius splendens eta Amanita phaloides espezie hilgarriekin nahastea.
Pinudietan ohikoa den Tricholoma generoko espeziea, aurkezten dituen tonu gorrixkengatik deigarria dena. Bere eraztun zuntzakarak, zartatzeko joera daukan kutikula leunak eta haragi trinkoak espezie hau besteengandik bereizgarri bilakatzen dute.
Ziza arrea perretxiko txikia eta jangarria da. Beste espezie batzuekin nahas daiteke, baina T. pardinum pozointsuarekin nahastea da arriskutsuena. Azken horrek tamaina handiagoa izaten du eta mardulagoa da, gainera, txapela ezkata zentrukide bakan eta beltzaxkaz estalia du.
Gure basoetan oso urria den espeziea da hau baina ugaria den lekuetan, Bosgos edo Jurako lurraldeetan esate bateko, intoxikazio gehien eragiten onddoa da. Eite ikusgarriko onddoa da, nahiz eta tamaina ertaineko onddoa izan, pileoak 5-10 cm izaten ditu. Tonu grisak nagusitzen dira onddo honetan eta txapelan kontzentrikoak diren orbain iletsu ilunagoak izaten ditu.