Familia: Tricholomataceae

a
b
d
e
f
g
h
i
j
k
m
n
o
p
q
r
s
u
v
w
x
y
z
  • Tricholoma equestre

    Tricholoma equestre

    Perretxiko arrunta eta preziatua da Frantziako hego-mendebaldean. Hego Euskal Herrian aldiz ez da jaten, bertako pinudietan ez baita hain arrunta. Udazken amaieratik lehenengo izozteak iritsi arte aurki daiteke. Jangarri ona da baina kontuz ibiltzekoa, erraza baita Cortinarius splendens eta Amanita phaloides espezie hilgarriekin nahastea.

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Tricholoma focale

    Tricholoma focale

    Pinudietan ohikoa den Tricholoma generoko espeziea, aurkezten dituen tonu gorrixkengatik deigarria dena. Bere eraztun zuntzakarak, zartatzeko joera daukan kutikula leunak eta haragi trinkoak espezie hau besteengandik bereizgarri bilakatzen dute.

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Tricholoma terreum

    Tricholoma terreum

    Ziza arrea perretxiko txikia eta jangarria da. Beste espezie batzuekin nahas daiteke, baina T. pardinum pozointsuarekin nahastea da arriskutsuena. Azken horrek tamaina handiagoa izaten du eta mardulagoa da, gainera, txapela ezkata zentrukide bakan eta beltzaxkaz estalia du.

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Tricholoma tigrinum

    Tricholoma tigrinum

    Gure basoetan oso urria den espeziea da  hau baina ugaria den lekuetan,  Bosgos edo Jurako lurraldeetan esate bateko, intoxikazio gehien eragiten onddoa da.  Eite ikusgarriko onddoa da, nahiz eta tamaina ertaineko onddoa izan, pileoak 5-10 cm izaten ditu. Tonu grisak nagusitzen dira onddo honetan eta txapelan kontzentrikoak diren orbain iletsu ilunagoak izaten ditu.

    Dibisioa:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia: