Klasea: Amphibia

  • Alytes obstetricans

    Alytes obstetricans

    Apo berezia da txantxiku arrunta, arrek arrautzak gorputzaren atzealdean itatsita garraiatzeagatik ezaguna. Tamaina txikia du eta azal pikortsua. Europa mendebaldean eta Maroko iparraldean aurki daiteke denetariko inguruneetan.  Arrek kantu berezigarria dute, identifikaerraza eta anplexu konplexua izaten dute. Zapaburuak identifikatzea ere erraza da, izaten duten tamaina handia dela-eta. Ezkutuko teknika erabiliz, zizareak, intsektuak, araknidoak eta tamaina…

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Bufo bufo

    Bufo bufo

    Apo arrunta, euskal mitologian sorginkeriei lotutako animalia izan da aspaldidanik, edabe magikoen osagai modura oso erabilia. Udaberrian, apo hauetariko asko hilda topa daitezke errepideetan, askok distantzia luzeak egin behar izaten baitituzte ugaldu ahal izateko. Gainera, bere itxurarekin bat datorren lokomozioa dute. Jauzirik onenarekin ere ez dira ia lurretik altxatzen eta arriskuen aurrean, geldirik egonik ikusia…

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Calotriton asper

    Calotriton asper

    Oso espezie interesgarria da Piriniotako iboi eta ur-lasterretan bizi den endemismo hau; izan ere, bere anatomia, fisiologia eta moldapenak direla eta glaziaziotan Europa osoan bizi ziren uhandreen eredutzat har daiteke (Aihartza, 1992). Glaziazioak amaitzean, klimaren epelketaren aurrean, goi-mendietan babesa aurkitu zuten hainbat espezietako bat da uhandre piriniarra. Ur hotz eta korrontetsuetara ederki moldatutako espeziea da,…

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Discoglossus galganoi

    Discoglossus galganoi

    Apo pintatua Iberiar Penintsulako endemismoa dugu. Apo txikia da, 75 mm-koa gehienez eta azken urteetan, medio urtarraren degradazioa dela eta bere populazioek behera egin dute. Euskal Herrian, 1996. urtetik dago EAEko espezie Mehatxatuen Katalogoan zerrendatuta, ‘Bakana’ kategorian.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Discoglossus jeanneae

    Discoglossus jeanneae

    Iberiar penintsulako endemismoa dugu apotxo hau. Discoglossus galganoiren oso antzekoa da eta begi-bistaz ia bereiztezinak dira, biak bereizteko indize morfometriko zehatzak erabiltzen direlarik. Euskal Herrian Nafarroan baino ez dagoela uste da, eta bere agerpena hemen ere zalantzazkoa da edo egotekotan, iraungitze arriskuan legoke, 2007. urtean Aranzadik egindako behaketa batean oso ale gutxi topatu baitziren.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Epidalea calamita

    Epidalea calamita

    Apo lasterkaria tamaina ertaineko anurua dugu. Apo arrunta (Bufo bufo) baino txikixeagoa izaki, eta honek bezalako soin trinkoa eta bikorrez jantzitako larru zimurra ageri ditu, bere ezaugarririk bistakoena bizkarrean zehar duen lerro bertikal argia duelarik. Bufonido guztietan gertatzen den legez, apo lasterkariaren kasuan ere epidermi osoa guruin pozoitsuz hornitua ageri da. 1996. urtetik dago EAEko…

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Hyla meridionalis

    Hyla meridionalis

    Hegoaldeko zuhaitz-igela, igel txiki eta polita dugu, izenak dioen moduan Europako hegoaldean zehar banatzen dena. Zuhaitzetan bizi da eta zuhaitz-igel arruntaren antzekoa den arren, honen albo-marra sudur aldetik aurreko hanketaraino baino ez da iristen. Tamalez, Euskal Herrian desagertzear dagoen espezia dugu eta Mendizorrotz mendira eta Hazparnera mugatuta daude gelditzen diren populazioak.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Hyla molleri

    Hyla molleri

    Zuhaitz-igel arrunta, Euskal Herriko anfibio ezagunenetariko bat da, eta bere larruazal fin eta kolore ederrak betidanik eragin du maitasun sentimendu bat herrialde honetako gizasemeongan. Mitologiako izaki, euskal kulturaren osagai… izandakoa daukagu animaliatxo bitxi hau, baina dirudienez, kontu guzti hauek ahazten ari gara, eta hauen ekosistemak erabat suntsituz, igel espezie honen biziraupena kolokan jartzen hasiak gara.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Ichthyosaura alpestris

    Ichthyosaura alpestris

    Uhandre alpetarra, goi mendietan topa daitekeen anfibio ederra da. Kolore biziko uhandrea dugu eta bereziki deigarriak euren sabelalde laranjak eta arren bizkarralde urdin disdiratsuak, araldian zehar. Tamalez, Euskal Herriko populazioen artean ez dago harreman handirik eta Nafarroako eta EAEko Espezie Mehatxatuen Katalogoan zerrendaturik dago.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Lissotriton helveticus

    Lissotriton helveticus

    Palmatua, Euskal Herriko uhandrerik txikiena da. Euskal Herrian nahiko arrunta dugun arren, bere izen espezifikoa, ‘helveticus’ Suitzako Elba ibaitik dator. Uhandre palmatuaren bitxikerietako bat: ez ditu hanka palmatuak, behintzat emeak, arrak araldian zehar atzeko hanketako hatzen artean mintzak garatzen baditu ere.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia: