Klasea: Amphibia
-
Rana dalmatina
Baso-igel jauzkaria anfibio mehatxatua da eta populazio bakarrak Orduñan, Araban eta Nafarroan bizi dira. Bere basoko habitatean, atzerapen handia egon da, hariztiak landazabalean egokitu direlako. Baina Aranzadi Zientzia Elkarteak sinatutako hitzarmen bati esker hauen ugalketa ziurtatzeko urmaelen eratze proiektu bat lortu da.
-
Rana iberica
Iberiar penintsulako endemismoa da eta penintsularen ipar-mendebaldean baino ez da agertzen. Bere banaketaren muinean nahiko espezie ugaria da, baina banaketaren mugatan, Euskal Herria kasu, oso espezie urria da eta gainera beherakada nabarmena jasaten ari da azken urteetan. Euskal Herrian, Urdaibai inguruko eta Gorbeiako ibaietan baino ez da aurkitzen harribitxi hau.
-
Rana pyrenaica
Baso-igel piriniarra Pirinioetako endemismoa da. Nafarroa, Zuberoa eta Aragoiko goi-pirinioan besterik ez da bizi, eta itxuraz baso-igel iberiarraren antza handia duen arren, etoekologia oso ezberdina du. Gainera, ikerketa molekularrek adierazi dutenez, badirudi baso-igel gorriarekin (Rana temporaria) erlazio estuagoa duela (Veith et al. 2002, 2003). Tamaina txikiko igela da, eta ez dago espeziearen populazioen egoera eta dinamikaren inguruko…
-
Rana temporaria
Mendi igela dugu baso-igel gorria, ia Euskal Herri osoan aurki dezakeguna Bizkaiko kostaldean eta Euskal Herriko hegoaldean izan ezik. Haritz eta pagadiz osatutako basoak ditu gustoko, hezetasun handikoak, eta bere kolore gorrixkak eroritako hostoen artean mimetizatzeko balio dio.



