Klasea: Aves

  • Aquila chrysaetos

    Aquila chrysaetos

    Arrano beltza, Euskal Herrian aurki dezakegun hegazti harrapari eder eta lirainenetariko bat da. Euskal Herriko arranorik handiena den arren, ez dago oso hedatua gure lurraldean eta Arabako Mendietan eta Pirinioetan bizi diren bikote gutxi batzuek osatzen dute gure inguruko populazioa.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Aquila fasciata

    Aquila fasciata

    Neurri ertaineko arranoa da. Indotxina eta Indiatik hasi eta Mediterraneoraino banatzen da, baina bere populazio handienak Iberiar Penintsulan eta Magreben daude. Azken hamarkadetan atzerakada handia jasan duen espeziea da, bereziki giza presioaren ondorioz, eta dagoeneko hiru bikote ugaltzaile baino ez dira geratzen Euskal Herrian, bat Araban eta bi Nafarroan.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Aquila pennata

    Aquila pennata

    Arrano honen ezaugarri bereizgarrietako bat bere neurri ertain edo txikia izatea da. Hego luzeak eta isats luze edo ertaina du. Lumadun tartsoak ditu eta kolorazioari dagokionez hainbat fase agertzen dira. Basodun zonaldetan aurkitzen da baina honek sastrakadiarekin edo argiuneekin tartekatua izan behar du, eta ez da inoiz sarraskiz elikatzen (Brown eta Amadon, 1968).

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Ardea cinerea

    Ardea cinerea

    Koartza hauskara hegazti handi, eder eta elegantea da. Euskal Herriko ia txoko guztietan aurki dezakegu mendi garaienetan salbu, eta urmael eta ibaiak atsegin ditu, bertan ehizatzen baititu bere elikagai nagusiak diren arrain eta anfibioak. Euskal Herrira negua igarotzera etortzen dira gehienak, baina badira urte osoa hemen igarotzen dutenak ere.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Asio flammeus

    Asio flammeus

    Euskal Herrian noiz behinka aurki dezakegun harraparia dugu zingira-hontza. Negua igarotzera migratzen du inguru hauetara eta larre edota hezeguneetan igarotzen dute garai hau, uda aldean berriro ere iparralderagoko guneetara joanez.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Asio otus

    Asio otus

    Hontz ertaina Ipar Hemisferioko ia lurralde osoan hedaturik dagoen harrapari gautarra da, ugaria, eta kontserbazio arazo berezirik ez duena. Identifikatzeko erraza da buruaren gainaldean dituen belarri-xerlo handiei erreparatuz gero. Euskal Herriko lurralde guztian aurki daiteke, era guztietako habitatetan, herri eta hiri handietako parkeetan barne. Ugaztun txikiez elikatu ohi da.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Athene noctua

    Athene noctua

    Euskal Herrian Strigidae familiako hainbat espezie daude, eta hauen artean guztiongandik ezaguna den mozolo arrunta dugu. Hegazti honek orbain zuriz beteriko lumaia marroixka, eta begi handi eta horiak ditu. Animalia hau larretan aurkitzen diren hesien zutabeetan ezarrita ikustea nahiko ohikoa izaten da.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia: