Klasea: Aves

  • Pyrrhocorax graculus

    Pyrrhocorax graculus

    Korbidoen artean espezie menditarrena da belatxinga mokohoria, eta altuera handienetan ibiltzen den hegazti espezieetako bat da, Himalayan 5000 metroko altueratik gora egiten baitu habia. Dena den, askoz altuera baxuagoko mendietan ere ugaria da, eta Euskal Herriko mendigune nagusi guztietan aurki daiteke. Generokide duen belatxinga mokogorritik mokoaren koloreagatik eta kantuagatik bereiz daiteke.

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Pyrrhocorax pyrrhocorax

    Pyrrhocorax pyrrhocorax

    Ingurune harritsuetara ederki moldaturiko espezie hau, Euskal Herrian aurki ditzakegun bi belatxinga espezieetako bat da. Ez da belatxinga mokohoria bezain goi-menditarra, ingurune epelak hobeto toleratzen baititu. Banaketa bitxia duen espeziea da, Asia erdialdean oso hedaturik baitago, baina Europako populazio ia guztia Iberiar penintsulakora murrizten baita. Lumaje guztiz beltzak eta moko fin, oker, eta gorri biziak…

    Phyluma: Chordata
    Klasea:
    Ordena:
    Familia: