Klasea: Liliopsida
-
Arisarum simorrhinum
Landaretxo honi izena bere bizartxotik (‘aris’) eta infloreszentzia babesten duen lekatik (‘arum’) datorkio, eta izen espezifikoak, ‘simorrhinum’ tximu muturra esan nahi du, espadizearen forma dela eta. Euskal Herrian oso landare urria da eta bi populazio baino ez dira ezagutzen, biak ere Bizkaian. Hori dela eta, EAEko Espezie Mehatxatuen Zerrendan ‘Kaltebera’ bezala sailkaturik dago.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: LiliopsidaOrdena: AlismatalesFamilia: Araceae -
Arum cylindraceum
Landaretxo hau ‘Kaltebera’ bezala sailkaturik dago EAEko Espezie Mehatxatuen Zerrenda Gorrian. Euskal Herrian, espezie honen populazio bakarra ezagutzen da Oltzako kareharri lapiazean (Aizkorrin) eta honen ale ugalkorren kopurua ere txikia da (300-500 artean).
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: LiliopsidaOrdena: AlismatalesFamilia: Araceae -
Arundo donax
Kanabera jatorriz Asia eta Afrikakoa den belarki fanerofito iraunkorra da, zurtoin sendo eta lodiduna. Mundu mailan Poaceae familiako espezie hau aloktono ibanditzailea dela kontsideratzen da, izan ere Europa hegoaldean asko landatu izanagatik eta bertakotzeko duen erraztasunagatik asko zabaldu da azken mendeetan, bereziki ur freatikoa lurrazaletik gertu dagoen lekuetan. Europan bereziki Iberiar penintsulan aurkitzen da, eta…
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: LiliopsidaOrdena: PoalesFamilia: Poaceae -
Baldellia ranunculoides
Espezie hau Linnaeusek Alisma ranunculoides izenarekin dekribatu zuen baina bere izena Filippo Parlatorek aldatu zuen, gaur egungo Baldellia ranunculoides izenarengatik. Europako hego-mendebaldean zehar banaturik dagoen espeziea da baina Euskal Herrian ez da oso arrunta eta soilik Nafarroako zenbait antziratan aurki daiteke. Hori dela eta Espezie Mehatxatuen Nafarroako Katalogoan ‘Zaurgarria’ bezala sailkaturik dago.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: LiliopsidaSubklasea: AlismatidaeOrdena: AlismatalesFamilia: Alismataceae -
Barlia robertiana
Espezie eder hau Europako eskualde mediterranearrean nahiko arrunta den arren, Euskal Herrian ‘Galzorian’ bezala katalogaturik dago, populazio bakarra ezagutzen baita Muskiz eta Zierbena arteko ‘Playa de la Arena’ delakoan. Dunetan hazten den espeziea da eta ziurrenik, Euskal Herrian landarerkik mehatxatuena izango da, ez baitu inongo babesik hondartza horretan eta gizakiek eta hauen txakurrek eragindako asaldurez…
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: LiliopsidaSubklasea: LiliidaeOrdena: OrchidalesFamilia: Orchidaceae




