Klasea: Liliopsida
-
Arisarum simorrhinum
Landaretxo honi izena bere bizartxotik (‘aris’) eta infloreszentzia babesten duen lekatik (‘arum’) datorkio, eta izen espezifikoak, ‘simorrhinum’ tximu muturra esan nahi du, espadizearen forma dela eta. Euskal Herrian oso landare urria da eta bi populazio baino ez dira ezagutzen, biak ere Bizkaian. Hori dela eta, EAEko Espezie Mehatxatuen Zerrendan ‘Kaltebera’ bezala sailkaturik dago.
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: LiliopsidaOrdena: AlismatalesFamilia: Araceae -
Arum cylindraceum
Landaretxo hau ‘Kaltebera’ bezala sailkaturik dago EAEko Espezie Mehatxatuen Zerrenda Gorrian. Euskal Herrian, espezie honen populazio bakarra ezagutzen da Oltzako kareharri lapiazean (Aizkorrin) eta honen ale ugalkorren kopurua ere txikia da (300-500 artean).
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: LiliopsidaOrdena: AlismatalesFamilia: Araceae -
Arundo donax
Kanabera jatorriz Asia eta Afrikakoa den belarki fanerofito iraunkorra da, zurtoin sendo eta lodiduna. Mundu mailan Poaceae familiako espezie hau aloktono ibanditzailea dela kontsideratzen da, izan ere Europa hegoaldean asko landatu izanagatik eta bertakotzeko duen erraztasunagatik asko zabaldu da azken mendeetan, bereziki ur freatikoa lurrazaletik gertu dagoen lekuetan. Europan bereziki Iberiar penintsulan aurkitzen da, eta…
“Kategoria”: AngiospermoakDibisioa: MagnoliophytaKlasea: LiliopsidaOrdena: PoalesFamilia: Poaceae


