Klasea: Mammalia
-
Cervus elaphus
Oreina Euskal Herriko basoetako ugaztun handiena dugu. Banbiren istorioak entzun genituen garaitik oso maitatua da eta gainera dotorea da zinez, biziki desiratua ehiztarien artean. Ehiza basatiak euskal lurretatik erabat desagertuarazi zuen oreina aspaldian eta 50. hamarkadara arte ez zen inolako saiakerarik egin espeziearen berreskurapenerako. Andaluziatik ekarritako aleak askatu ziren Gorbeia eta Nafarroako iparralde eta ekialdeko…
-
Chionomys nivalis
Ugaztunen, eta orokorrean animalien, artean banaketa geografiko berezia duen espeziea da honako hau, mendiguneei loturik baitago guztiz. Europako eta Ekialde Hurbileko mendietan soilik aurki daiteke karraskari txiki hau, eta Euskal Herrian ere Pirinioez gain, uren banalerroko mendigune gehienetan aurki daiteke.
-
Crocidura russula
Euskal Herriko satitsurik arruntenetariko bat da. Afrika iparraldean eta Europa mendebaldean hedaturik dago eta askotariko inguruneetan aurki daiteke, geruza belarkara garatua badago behintzat. Landa inguruneko herrixketan ere ohiko espeziea da, neguan eta altuera handienetan, batez ere.
-
Crocidura suaveolens
Euskal Herriko ipar isurialdera mugaturik dagoen satitsua da, satitsu arruntaren oso antzekoa, baina hori baino txikixeagoa, normalean. Paleartikoan oso hedaturik dago latitude ertainetan, eta banaketa Ozeano Atlantikotik Pazifikoraino hedatzen da. Askotariko inguruneetan aurki daiteke, baina leku heze xamarrak hobesten ditu.
-
Dama dama
Euskal Herriko zerbidorik handiena da adarzabala. Dimorfismo sexual handiko animalia da eta gainerako taldekideetatik bereizten duen ezaugarri deigarria du. Izenak berak dioen bezala, adarrak zapal eta zabalak dira. Adarzabalen beste ezaugarri bereizgarria bizkarrean eta alboetan bi sexuetan agertzen diren orban zuriak dira.
-
Delphinus delphis
Izurde arrunta, munduko izurderik ugarienetariko bat da. Normalean ur tropikal eta epeletan bizi den arren, plataforma kontinentaleko uretan ere agertu ohi dira, eta ohikoak dira Bizkaiko Golkoko uretan. Talde handietan bizi dira eta itsasontzietara hurbiltzeko joera dute, horiek sortutako olatuekin jolas egitera. Euskal kostaldeko hiru izurde espezieetan lagunkoienak direla esan daiteke.
-
Eliomys quercinus
Begien inguruan kareta modura dituen orban beltzak ezugarri bereizgarriak dira animalia txiki eta polit honentzat. Ile zuri luzeekin amaitutako buztan luzea eta belarri garatuak ditu. Neguan ibernazio luzea egiten du eta hortik dator gaztelaniako “dormir más que un lirón” esaera. Gainera, leku beroetan bizi deneko kasutan, lehorteagatik janari eskasia badago, estibazioan sar daiteke, nahiz eta…
-
Eptesicus serotinus
Europa eta Asia erdialdean banaturik dagoen saguzar-espezie arrunta da baratze-saguzarra. Azken urteetan burutzen ari diren azterketa molekularren ondorioz, orain denbora gutxira arte espezie bakarraren barruan sailkatzen ziren saguzarrak bi espezie ezberdinei dagokiela zehaztu da. Dirudienez, Iberiar Penintsula hegoaldean eta Afrika iparraldeko populazioak Eptesicus isabellinus espezieari dagokie, gainerakoak, Euskal Herrikoak barne, E. serotinus espeziaren barruan mantendu diren bitartean.
-
Erinaceus europaeus
Trikua espezie arrunta da Euskal Herrian. Urte osoan zehar (bereziki aktibo dagoenean), ohikoa izaten da espeziea baso, errepide zein sastrakadietan begiztatzea. Horregaitik, nahiz eta populazioen joera ezezaguna izan, trikuaren kontserbazio egoera ona dela esan dezakegu. Hala ere, trikua, errepideetan eraso gehien jasaten duen espezietariko bat da. Izan ere, ibilgailuen harrapaketak espeziearentzat arrisku faktore garrantzitsuenetariko bat…
-
Eubalaena glacialis
Misticetea subordeneko zetazeoa da, bizarrak dituzten zetazeoenekoa. Garai batean Bizkaiko golkora hurbildu ohi bazen ere, neurri gabeko arrantzak aspaldi urrundu zuen gure itsasotik. X. mendean hasi zen bale-arrantza Euskal Herrian; noiz behinka hondartzetara hurbiltzen ziren zetazeotatik ateratako etekina ikusirik, hauen arrantzari ekin zitzaion.









