Klasea: Mammalia
-
Microtus gerbei
Satain piriniarra (Microtus gerbei) Cricetidae familiako karraskari espezie bat da. Duela urte batzuk arte, Pitymis generoan sartzen zuten baina gaur egun subgenero mailara jaitsi dute.
-
Microtus lusitanicus
Lursagu lusitaniarra lurrazpiko bizimodura moldatutako mikrougaztuna da. Nahiz eta batzuetan lurzoruan sortutako lur mendixkek agerian uzten duten bere presentzia, oro har oharkabean pasatzen den espeziea da.
-
Miniopterus schreibersii
Schreiber saguzarra, koba-saguzar izenez ere ezagutzen dena, leizezulotan gorde ohi den espeziea da. Miniopterus generoko Europako espezie bakarra da, eta Euskal Herriko lurralde guztian aurki daiteke. Talde handiak osatu ohi ditu kobazuloen barruan, gehienetan beste hainbat espezietako saguzarrekin batera, eta migrazio nahiko luzeak egiteko gai da. Bere kontserbazio-egoera ez da txarra, baina azken urteotan populazioek beherako joera…
-
Mus spretus
Landa-sagua eremu mediterraneoko sagutxoa dugu. Etxe saguarekin estuki ahaidetutako espeziea da eta, biak oso antzekoak diren arren, izenak dioen bezala, landa sagua arruntagoa da eremu mediterranearreko landa eremuetan eta etxe sagua, aldiz, antropizatutako lekuetan.
-
Mustela erminea
Karniboro txiki hau gurean ikusi ahal izateko Bizkaiko mendebaldea edo Nafarroako Belagua bisitatu beharko dugu. Erbinude zuriaren bereizgarri nagusia buztan puntan duen orban beltza da; ezaugarri hau da, gainera, beste mustelido txikiengandik desberditzeko ezaugarri bistakoena. Neguan, ilajea erabat zuria duenean ere, buztan punta beltza mantentzen du.
-
Mustela lutreola
Denbora pasa ahala gero eta ezagunago egiten ari den arren gure faunako ugaztun ezezagunenetarikoa da ur-ipurtatsa edo bisoi europarra. Bereganako interesaren arrazoi nagusia, bere banaketa jasaten ari den murrizketa da. Joan den mendearen erdialderarte Erdialdeko Europaren zati handi bat betetzen zuen animalia hau, desagertzeko arrisku larrian da gaur egun, eta bere populazio bideragarri bakarrak iberiar…
-
Mustela nivalis
Erbinudea karniboroen ordeneko espezierik txikiena izan arren, ehiztari bikaina. Iberiar Penintsulan ilajea ez zaio aldatzen neguan, baina latitude altuagoetan, kolore zuria hartzen du urteko hilabeterik hotzenetan. Mundu osoan espeziea 10 subespezietan banatzen dela adostua dago, baina azterketa filogenetiko berrienek erbinudearen taxonomian aldaketak ekarriko dituzte datozen urteetan.
-
Mustela putorius
Ipurtatsa Euskal Herri osoan zehar zabalduta dago, hala ere, datuen arabera, bere populazioen tamaina txikia dela dirudi. Horrela, EAE-ko eta Nafarroako katalogoetan “Interes Bereziko” espezie gisa sailkatuta dago. Espezie honen mehatxu nagusiak, harrapaketak eta bere habitataren eraldaketa dira. Halaber, espezieak nozitu duen parasitosi gaixotasunak ere eragin kaltegarria izan du bere populazioengan.
-
Myodes glareolus
Rodentia familiako karraskari txikia da lursagu gorria (Myodes glareolus), gurean agertzen den subespeziea, Iberiar Penintsulako gainontzekoekin alderatuta, tamaina txikiagokoa izan ohi delarik. Maiz, larre-lursaguarekin (Microtus agrestis) nahasten da animalia hau, izan ere, jubenilen ilaia gris kolorekoa izan ohi da, larre-lursagu helduetan aurki daitekeenaren oso antzekoa. Hala ere, helduen ilaia kolore gorrixka oso berezikoa da, animalia…









