Ordena: Chiroptera
-
Barbastella barbastellus
Mundu mailan, hiru espezie baino ez dira Barbastella generoaren barruan sailkatzen (denak eurasiarrak), eta bakarra dugu Euskal Herrian: baso-saguzarra edo Barbastella barbastellus. Gainontzeko saguzarretatik erraz bereiz daiteke, oso iluna baita eta behealdera fusionatutako, muturreraino heltzen diren belarri txikiak baititu. Bi kume erdi ditzakeen Euskal Herriko espezie bakarra da.
-
Eptesicus serotinus
Europa eta Asia erdialdean banaturik dagoen saguzar-espezie arrunta da baratze-saguzarra. Azken urteetan burutzen ari diren azterketa molekularren ondorioz, orain denbora gutxira arte espezie bakarraren barruan sailkatzen ziren saguzarrak bi espezie ezberdinei dagokiela zehaztu da. Dirudienez, Iberiar Penintsula hegoaldean eta Afrika iparraldeko populazioak Eptesicus isabellinus espezieari dagokie, gainerakoak, Euskal Herrikoak barne, E. serotinus espeziaren barruan mantendu diren bitartean.
-
Hypsugo savii
Hypsugo savii edo mendi saguzarrak bere izena Paolo Savi zoologoari zor dio. Tamaina txikikoa da eta mintz, belarri eta aurpegi beltzak ditu. Belarriak motzak dira, oinarritik banatuak daude eta Pipistrellus generokoenak baino zabalgoak eta borobilagoak dituzte; trago labur eta borobildua daukate. Ilajea nahiko dentsoa eta luzea da. Gainerako Pipistrellus generokoengandik bereizten dira goiko ebakortzek bi…
-
Miniopterus schreibersii
Schreiber saguzarra, koba-saguzar izenez ere ezagutzen dena, leizezulotan gorde ohi den espeziea da. Miniopterus generoko Europako espezie bakarra da, eta Euskal Herriko lurralde guztian aurki daiteke. Talde handiak osatu ohi ditu kobazuloen barruan, gehienetan beste hainbat espezietako saguzarrekin batera, eta migrazio nahiko luzeak egiteko gai da. Bere kontserbazio-egoera ez da txarra, baina azken urteotan populazioek beherako joera…
-
Myotis bechsteinii
Bechstein saguzarra baso zaharrei loturiko saguzar espeziea da. Banaketa zabala izan arren, populazioak oso lokalizatuak dira eta egungo eskasia nabarmena da Pleistozenotik Neolitikorainoko erregistro fosilean ikusiriko maiztasunarekin alderatuta. Zaurgarri kontsideraturiko espeziea da, eta baso zahar eta zuhaitz hilak mantentzea ezinbestekotzat jotzen da espezie honen biziraupena bermatzeko.
-
Myotis blythii
Tamaina handiko saguzarra da, Myotis myotis generokidearen oso antzekoa, kopetako orban zuririk ez duen kasuetan, batez ere. Banaketa zabala du baina ez da oso ugaria, eta Euskal Herrian ez dira kolonia asko aurkitu. Iberiar penintsulan 50 kumatze-kolonia ezagutzen dira eta zaurgarri kontsideraturiko espeziea da. Urte luzetan zehar zenbait autorek M. myotis espeziearen subespezie kontsideratu dute, M. myotis oxygnathus izenarekin.
-
-
Myotis emarginatus
Geoffroi saguzarra Euskal Herriko kobazuloetan aurki daitekeen Myotis generoko saguzarrik arruntena da. Europa erdi eta hegoaldean, Afrika iparraldean eta Asia mendebaldean hedaturik dago eta Euskal Herriko lurralde guztian aurki daiteke. Askotariko inguruneak erabiltzen ditu ehizarako eta gleaning teknika darabilen Europako saguzar gutxi horietako bat da.
-
Myotis myotis
Saguzar arratoi-belarrien edo Myotis generoko saguzarren artean Europako espezie handiena da Myotis myotis. Saguzar arratoi-belarri ertainaren (M. blythii) oso antzekoa da, nahiz eta azken honek, normalean, orban zuria izan ohi duen kopetan. Espezie kabernikola da eta baso edota landaredi ugariko inguruneak atsegin ditu. Banaketa Europa eta Afrika erdialdera mugatua du.
-
Myotis nattereri
Europa mendebaldetik Asia erdialderaino hedaturik dagoen saguzar espezie txiki hau afera taxonomiko baten barruan dago egun. 2006an plazaraturiko ikerketa baten arabera, Iberiar penintsulako ustezko M. nattereriak genetikoki Europako gainerakoengandik aldendurik daudela ikusi da (Ibáñez et al. 2006). Euskal Herrian aurki daitekeen M. nattereria, ordea, ez da Iberiar penintsulako gainerakoen modukoa baina Europa osoko azterketa filogeografiko zabalak egin bitartean, Europa…








