Ordena: Chiroptera
-
Rhinolophus euryale
Ferra-saguzar mediterraneoa tamaina ertaineko saguzar errinolofoa da. Mediterranear izaera duen espeziea izan arren, Euskal Herri guztian aurki daiteke, eta kolonia asko kostatik oso gertu detektatu dira. Ferra-saguzar handia (Rhinolophus ferrunequinum) eta ferra-saguzar txikiaren (R. hipposideros) antzeko morfologia duen arren, bi hauen tarteko tamaina du, eta badira espeziea identifikatzen laguntzen duten zenbait ezaugarri. Iberiar penintsulan ferra-saguzar…
-
Rhinolophus ferrumequinum
Euskal Herriko ferra-saguzarren artean handiena da, izenak berak dioen bezala. Gainerako generokideetatik erraz bereiz daiteke tamainari begiratuta bakarrik, baina sudur-egitura ere bereizgarria da. Europako atlantiar kostatik Asiako Ozeano bareko kostaraino ezagutzen da espeziea eta Euskal Herrian oso espezie arrunta da. Kobazulotan gordetzen da normalean, baina lurpeko egitura artifizialetan (meategiak eta tunelak) ere ikusi ohi da.
-
Rhinolophus hipposideros
Euskal Herriko eta erregio paleartikoko ferra-saguzarren arteko txikiena da, izen arruntak dioen bezala. Euskal Herrian banaketa oso hedatua du eta kobazulo ugaritan aurki daitezke espezie honen koloniak. Gainerako ferra-saguzarren oso antzeko ezaugarri morfologikoak ditu, baina tamaina txikiak eta prozesu konektiboaren formak bereizgarri egiten du. Saguzar bakartia da eta maiz eraikinetan ezartzen ditu gordelekuak.


